MOËT CHANDON


--Aita, zatoz !

Anastasiok ez daki zer aurpegi jarri ; Josetxok auskalo zer daukan kaxa barruan eta hori baino askoz arriskutsuagoa da, zer ote duen buruan?

--Begira , hau txanpain frantsesa da. Goazen ikuilura.
--Zer egin behar duk?
--Gure idiek txanpain frantsesa probatuko dute. Ikusiko duzu nola eskertuko duten.
--Egon adi geldik motel !
--Ez da ezer gertatuko, ikusiko duzu zer gustora edango duten.

Josetxok bi kaxa txanpain irekitzen ditu. Biek Moet Chandon eta bi baldetan uztutzen ditu. Idi bakoitzari balde bana ematen die. Hasieran idiek ez dute oso gogoko, baina poliki, poliki gero eta gehiago gustatzen zaie. Bukatu baino lehenago, gehiago eskatzen daude.

--Ikusten aita ? Hau da dagoen edaririk onena. Aurten San Martzialetan hauxe emango diegu, eta berriro ere, irabaziko dugu.
--Etorriko haiz jaieratako?
--Baietz pentsatzen dut. Ni orain nahiko lanpeturik nabil. Pena da ez duzula aireportua egin, baina ulertzekoa, dirurik ez baduzu...
--Ez duk diruarena bakarrik, neretzat sagastia kentzea..., garbi esango diat, ia, ia, nahiago diat bi hankak moztea !
--Jesus, Maria eta Jose ! Isil zaitez mesedez, aurkituko dugu soluzioa.

Bi segundo besterik nahikoak ditu edozeinek, arazori buelta emateko.

--Ba dakit zer egingo dugun: hemendik Hondarribira autopista guretzat bakarrik egingo dugu.
--Zergatik ez diok Inaxiori baserria erosten. Hor badaukak lurra aireportua egiteko.
--Martitegi salgai al dago ba?
--Bai, lehengo egunean esan zidaken, urteetan aurrera dijoala, beti bakarrik dagoela eta...
--Eta Inaxio non bizi behar du baserria salduta ?
--Hementxe nerekin. Horrela bat eta bestearen konpañiarekin, ez gaituk gehiago bakarrik egongo.
--Ez da ideia txarra, ez noski ! Nik ere badaukat beste bat buruan.
--Auskalo zer daukaken buru horretan, beldurra ematen didak pentsatzen hasten haizenean.
--Ez da ezer txarra. Auto bat, txofer eta guzti, jarrriko dizuet. Auzo hau urruti xamar gelditzen da oinez ibiltzeko.
--Hemen ez diagu autorik behar. Oraindikan ere sasoi piskat ba diagu.
--Zu aurrera zoaz adinean, eta Inaxio ere bai.

Joxe Bordaxar ez dut aspaldi ikusi, baino berari ere ez zaio gaizki etorriko eta Gaztelenueko Joxe Ramon maingoa da. Honek aspaldi behar zuen autoa.
Aitak bizkarretik heltzen du semea. Oso gustora dago Ezeiza Jauna. Azkeneko boladan egunak kontatzen pasa ditu. Semea joan zenean ba zekien gogorra egingo zitzaiola. Hala ere, pentsatzen zuena baino gogorragoa izan da.
Neguko ilunabarretan bakarrik afaltzea, berarentzat oso gogorra izan da. Askotan argi guztiak itzali eta negar egiten zuen. Goizetan berriz ez zuen jeikitzeko gogorik izaten. Sukaldera jeistea baino, nahiago du edozer gauza egin. Bakarrik egon den egun pila horietan, zenbat aldiz pentsatu du zer esan beharko zion Josetxori; gaur du aukera. Momentu on bat profitatu beharko du berarekin hitzegiteko.
Josetxo bera, primeran pasatzen ari da. Bere haurtzaroko oroitzapenak gogoratzen ditu. Ezin zaio ahaztu, txikitan, bere amak nola laguntzen zion, ia Pelegrineneraino joaten, bere lagunekin elkartzera eta handik aurrera, auzoko haur guztiekin joaten zirela herriko enparantzairaino oinez. Orain barre egiten du, momentu haiek memorira ekarrita. Zer amorrurekin alde egin behar izaten zuen frontoitik, bere eskolako lagunak, plazakoak, bertan gelditzen ziren pilotan jolasten eta bera, aitari laguntzera joan behar zuenean. Gero haserrea pasatzen zitzaionean, ulertzen zuen aita bakarrik zegoela eta lagundu egin behar ziola.
Hamabi urte egin zituenean, bere biziko erabakia hartu zuen:

"Ni ez naiz izango ez baserritarra, ez eta langilea ere, ni aberatsa izango naiz"!

Eta geroztik hortxe dabil, dirua egin eta dirua egin. Baina eguneroko bizimoduan ez zaio igartzen hainbeste aberastu denik, oso portaera normala bait du.
Gaur bertan, aparteko gauzarik egin gabe, primeran pasatzen ari dira. Auto bat hartu dute eta aita, semea eta Iñaki, Arkirira joan dira Martini bat edatera .Gero patxada ederrean bazkaldu dute. Bertsotarako ez zegoen inor, aita zaharra besterik eta kuluxka txiki bat egitea erabaki dute. Aitak lo gutxi egin du. Segituan altxa da. Semearekin egon nahi du, aitzaki aproposa dauka horretarako.
Josetxo ez da azaltzen ordea. Anastasiok mugitzea erabaki du, isil isilik bere gelaraino joan da. Atea, kontu handiarekin ireki du eta gure Josetxo zerraldo dago.

--Josetxo !

Honek Martini bat baino gehiago edan du...

--Josetxo !
--Ze, zer gertatzen da ?
--Noiz joan behar duk Inaxiorekin hitzegitea ?
--Orain ez dut gogorik.
--Aireportua behar dekela eta orain ez dukela gogorik ?

Aitak, gelako lehioa zabaltzen du. Bertatik ia Donostiraino ikusten da.

--Etorri adi lehiora, hemendik dena ikusiko duk. Beno, etxe aurreko lurrak, aireportua egiteko balio dutenak, atzekoak ez ditek horretarako balio.

Azkenean aho zabalka, semeak altxa behar izan du.

--Lehen ez zenuen gogo handirik aireportua egiteko eta orain bero bero ikusten zaitut.
--Nik ez diat nahi gure sagastia kentzea, nahi baldin ba duk Martitegiko lurretan egitea ,ba ni ados negok. Gainera, hori buruz galdera bat egin behar diat : aireportua egiten dekenean , ezingo duk gehiago etorri ?

Josetxok galderari erantzuteko ,buruari igurtsi batzuk eman behar dizkio. Galtzak jazten dituen bitartean, lehiotik begiratzen du. Martitegiko lurrak ederki ikusten dira.

--Aita, zuk bakarrik bizitzen ez zara ohitutzen.
--Ez zegok ohitutzerik. Bakardadea tristea duk benetan.
--Nik hemendik bi edo hiru urtetara, saiatuko naiz gehiagotan etortzen. Orain ur handitan murgilduta nabil eta ezin dut txorakeritan denbora pasa .
--Zorretan sartu ahal haiz?
--Ez dira zorrak, kreditoak dira, baina horiek ere ordaindu egin behar dira.
--Eta diru asko duk ?
--Neronek ere ez dakit zenbat zero dauzkan azkeneko kreditoak. Bakar bakarrik esango dizut Kalifornia erdia erosi dudala
--Kalifornia, zer duk hori ?
--Lurralde handi bat, oso handia. Nik erdia erosi dut, porruak landatzeko.
--Porruak landatzera haraino joan haiz?
--Bai. Porru salda egin behar dut nere fabriketan eta nahiago dut neronek porrua landatzea. Horrela, dena nerea baldin ba da, ziur nago diru asko irabaziko dudala.
--Eta non pentsatzen duk, hainbeste porru salda saltzea?.
--Kanadan. Han oso negu hotza egiten du eta nere porru salda oso errez salduko da..
--Ez zegok ba oso zaila aberastea, beno zuek, zeren langileak zenbat kobratzen ditek?
--Ezeizaren langileak ondo kobratzen dute, alferrak berriz oso gutxi, merezi dutena
--Ez zekiat motel, nondik atera deken izaera hori. Aitonak ikusi ba ziken, hire hegazkinean baserrira etortzen !
--Aitonak ere ohitu egin beharko luke. Zuek hemen ohitu zarete, lehengo moda zaharrekin bizitzen, baina gauzak ez dira horrelakoak. Ikusi al duzu gure idiek ze gustora edan duten txanpain frantsesa ? Aita gauz berriak probatu egin behar dira !
--Eta zer nahi duk nik egitea? Gu horrelaxe ohitu gaituk.
--Hemendik pare bat urtetara, ni instalatuta egongo naiz eta nerekin etorriko zara Ameriketara. Ikusiko dituzu hango alderdiak.
--Nik ezingo diat Inaxio bakarrik utzi. Izango duk biontzako lekua?
--Baina aita, non bizi zara? Erosiko dut hotel bat eta kitto !
--Ez diat galdetuko, zer egingo diagun behiekin eta idiekin....
--Hegazkinean sartu. Horiek ere eskubidea dute mundua ezagutzeko.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : JOSETXOREN TESTAMENTUA