JOSETXOREN TESTAMENTUA


Josetxo, Belarrietakoa, ez zen errez isilduko.
Eskolan ez zen oso urrutira iritsi, baino harek seaskan Ezeizatarren ikuitua hartu zuen. Seaskan talentua ez duenak, alferrik joango da Unibertsitatera bila.
Berriro Ameriketara itzuli zenean, segituan jarri zuen martxan porru saldaren negozioa. Kalifornia osoan ezagutzen zuten. Hogeita hamabost urte bete baino lehen, hango inguruetako aberatsena zen. Norbaitek hain denbora gutxian, horrenbeste ospe hartzen baldin ba du, bi motibu egon daitezke:

-Oso aberatsa da edo kirolari oso ona, artista, edo horrelako zerbait.-

Hango jendeak jakindu zuenean Josetxo oso aberatsa zela, berehala hasi ziren zirikatzen. Zirikatzaile handienak politikoak eta alderdi denetakoak gainera; berdin eskubikoak, ezkerrekoak edo erdikoak. Zenbat diru lapurtu zioten ! Baina ez denbora luzean.
Egun batean, nazka nazka eginda zegoela, hainbeste gezur eta hainbeste zikinkeriarekin, erabaki zuen inoiri dirurik ez ematea. Horretan, salbuespen bat jarri zuen : haurrak.
Edozein haur, bai beltza, bai urdina, beharra baldin ba zeukan, Ezeiza Fundazioak lagunduko zion.
Eta horrela iritsi zen bere zahartzarora. Gorputza, piskat nekatuta zeukan, zeren asko bidaiatzen zuen , baino burua freskoa kontserbatzen zuen eta ez zen ahaztu aitak esan zionarekin :

"Gogoratu adi beti, herri txiki honetaz eta gure baserriaz".

Belarrieta erre egin zen eta Altza betiko lekuan dago, nahiko prejituta, hori bai.
Josetxok bere kapital osoa eman zuen Altzarentzat, disparate handi bat. Esaten dute zazpi biloi dolar bidali zituela ! Dirutza hori eman zion Altzako seme bati, kapital osoa bere izenean ipini zuen eta pertsona hori Joxe Mari Labaka da. Berak bakarrik daki, zenbat diru bidali zuen eta non dagoen gordeta edo Banketxean batean sartuta. Auskalo ! Hori Joxe Mari, Bordakoak daki. Baina ez zion dirua bakarrik bidali, baita ere agindu batzuk, oso zorrotzak betetzeko.
Altzako enparantza, handik aurrera Txurreroen Enparantza deituko zen. Enparantza hori , bere osotasunean, harrizko harresi batekin egongo zen babestua. Harresiaren neurriak oso zehazki idatzita bidali zituen : alturan hogeita hamar metro eta bi metroko zabalera. Harresiak, bi ate handi izango zituen, bat aurrean, jendea sartzeko eta bestea atzean, jendea irteteko. Hirugarrena egiteko baimena ematen zuen, hala behar baldin ba zen.
Txurreroen Enparantzan, gezurra, heriotz zigorrarekin ordainduko zen.
Txurreroen Enparantzan, “abere demokraka” ezingo zuen inoiz sartu.
Txurreroen Enparantzan, goiko aldean, Ezeiza auzoa eraikiko zen . Auzo honetan etxeak eraikiko ziren . Altzako txiroentzat izango ziren eta gainera dohainik...
-------------------------------------------------------------------------------------------------
LEHEN ATALAREN AMAIERA
-------------------------------------------------------------------------------------------------

hurrengo kapitulua : ALTZAKO ENPARANTZA