ALTZAKO ENPARANTZA


BIGARREN ATALAREN HASIERA
-------------------------------------------------------------------------------------------------
Ez dakit badakizun Altza non dagoen, berdin da, segituan explikatuko dizut.
Donosti eta Orereta tartean, Pasaia dago. Mundu guztia daki non dagoen Pasaiko Kaia, eskolan nork ez du ikasi hori. Ba, kai horren inguruan oinez hasi, mendi aldera noski, eta gutxi gorabehera ordu erdira, Altzara iritsiko zara.
Badakit askok, gaur egun ez duzutela ezagutuko eta ez da harritzekoa. Asko aldatu da. Aldaketa handiena etorri zen, Josetxo Ezeizak agindu zuenean Txurreroen Enparantza eraikitzea. Horrek erabat ezkutatu zuen, urte pila batean izan zuen itxura. Inongo zalantzarik gabe, dagoen berrikuntza nabarmenena, harresia da. Bazter guztietaik ikusten da. Izan ere, ikusteko modukoa da: berrogeita hamar metroko altura du eta lau metroko zabalera. A zer harresi puska !!
Den dena harriz egina dago eta kontuak atera, zer motatako lana izan zen: harri txikiena bostehun kilokoa da. Josetxok aginduta, harri denak Egiptotik ekarriak dira eta hasieran, hango langileak zeuden bakarrik, gero ordea, konturatu ziren langile askoz gehiago beharko zirela. Momentu latzak pasa zituen Joxe Mari, Bordakoak. Denbora pasatzen joan zen; langile asko ez zegoen eta hori zen gutxiena, okerragoa zen, egin zituen kalkuloak ez zirela oso zuzenak atera. Berak Enparantzaren Udaletxean esan zuen, 5O.OOO.OOO.OOO milioi dolar kostatuko zela harresia eta azkenean, 3O.OOO.OOO.OOO miloi gehiago kostatu zen.
Ikusten duzutenez, Txurreroen Enparantzan dirua bazegoen eta badago. Horregatik, harresia denbora normal batean bukatzeko, hiru mila langile gehiago ekarri zituzten kanpotik. Harresiaren aurre partean, ate handi bat dago; ate horretatik bakar bakarrik ahal da sartzea Enparantzara eta beste aldean, atzeko partean, beste ate handi bat dago, bakar, bakarrik irteteko. Hirugarren atea goiko aldean dago, Ezeiza auzoan. Ate hori turistek erabiltzen dute.
Hona jende pila etortzen da, biziari eskatzera dauden gauzarik zailenak...
Harresiaren ate denetan, bertako Udaltzainak daude, baino beti Enparantza barruan, ezin dute kanpora atera eta barrura ezin du inork sartu. Txurreroen Enparantza Errepublika Independientea da. Esan dudanean, barrura ezin duela inor sartu, nahi nuen esan baimenarik gabe ezin dela. - hona langile pila sartzen da egunero-.
Altzako jende gehiena hemen lan egiten du. Zertarako joango dira beste herri batera lanera, hemen gehiaho irabazten baldin badute ?
Hemen ez dago ezberdintasunarik. Langile guztiek berdin irabazten dute, Josetxok agindutakoa: hogeita bi mila dolar hilero.
Hortik gora pasatzen dena, Udaletxeari eman behar diote.
Izaten dira sestra ederrak horren kontura. Jakina da diru asko dagoen lekuan, zer gertatzen den.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : ELIZA