LANIK GABEKO IGELTSEROA

LAUGARREN ATALAREN HASIERA
-------------------------------------------------------------------------------------------------

Hor zaude lagun? Hor zaude ? Aspertu egiten zara Txurreroen Enparantzan?. Ba alde egin, ez aspertu segundo bat gehiago. Bizitzeko jaio gara eta gozatzeko bizi gara, neurri handi batean behintzat.
Badakit zoritxarrez, pertsona batzuk sufritzen bizi direla, adibidez itsuak, presoak, gaisoak...eta mundu honetan, galtzaile modura tokatzen zaienei, goizero goizero esnatzea.
Nik galtzaileentzat idazten dut eta ni ere, galtzaile naizenez, dena gure artean gelditzen da.
Hor baldin bazaude lagun, kontatuko dizut, Endaiatik Enparantzara badut denbora, gertatu zaidan gauza bat.
Horrela, poliki poliki ezagutzen joango gara eta nork daki, agian lagunak izaten bukatuko dugu, edo ez. Dena den, gauza bat esango dizut, ezagun onak izaten bagara, ez da gutxi, ezta pentsatu ere!
Kontua da, hemendik gutxira lana galduko dudala, ez naizela gehiago obrara joango lanera. Hainbeste pentsatzen, gerria izorratu zait.
Ez dakit peoi ona edo txarra izan naizen, baino behintzat borondate asko jarri dut.
Eta orain zer? Hau da lagun zuri, kontatu nahi dizudana.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : FORENSEA