Orain kontatuko dizut, nola bukatu zen eguna Patrixirekin.
Berriketaldia amaitu genuenean, etxera joan zen, orraztu eta abar egin behar zuelako eta hara non azaltzen den, beste bi lagunekin. Beste biak ere, ezagunak ditut, Biriatun ezagutu nituen.
Laurak ibili ginen txanpain piska bat edaten eta gustora gainera. Egoera lasaitu egin zen dezente, Patrixi bere onera etorria zen eta bere lagunak, ez dira hain beroak.
Nik atera nuen konklusioa hauxe da : Euliak ez direla berehala hasiko borrokan, itxaron egingo dutela, ea zer gertatzen den eta poliki poliki hasten badira, beraiek dituzten helburuak lortzen, egongo dela modua, abere berritxuekin elkar konpontzeko.
Hori da arazo horri buruz daukadan iritzia eta ikusten duzunez, nahiko baikor nago. Ez ordea, beste batzuen aurrean.
Adibidez Enparantzako langileak, ez daude batere gustora. Hori da behintzat neri iruditzen zaidana. Zergatik ? Maiz entzun dudalako, haurrak eta moskorrak, egia esaten dutela.
Lehengo egunean, Txanpain mordoa edan ondoren, Enparantzan entzuten ziren marmar handiak. Langileak haserre daude, ez omen dute merezi jasotzen duten saria.
Nik ez dakit horri buruz zer esan, hogeita bi mila dolar, diru puska da. Europan ez da hori inon irabazten, ezta Euskal Herri aberatsenean ere. Arrasaten, Onatin, Bergaran, gutxiago irabazten da.
Egun hauetan, pentsatzen egon naiz arazo horri buruz eta ez diot konponbide errezarik aurkitzen. Denborak argituko du dena.
Biziak, edozein lekutan aurrera egiten du eta hemen, nola ez ba !
Txurreroen Enparantzan irtenbideak, arazoak baino gehiago daude eta hori egiaztatzeko, Komiteak gaur egingo du bilera.
Udaletxeko saloian bilduta daude, Komiteko zortzi kideak. Alde batetik, Luis Mari Ralla, Koldo Elizasu eta Ixabel Uzkiano. Beste aldetik, Jexus Mari Ralla, Jexus Mari Atorrasagasti, Itziar Uzkiano eta Esther Yusta.
Mahai buru Alkatea: Joxe Mari Labaka.
Lehendabiziko begirada botata, ez dut antzematen giro ona dagoenik. Joxe Mari oso serio dago, Jesús Mari Ralla haserre, Jesús Mari Mirasungoa berdin, Itziar eta Esteher triste.
Aldiz, Luis Mari, Koldo eta Isabel, ez daude haserre, oso jarrera baikorra dute.
Ikusiko dugu zer ematen duen bilera honek, auskalo!

-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : DIRU FALTA
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada