PERTSONA DA GIZARTEAREN ERREGEA


Eta egia da. Ez dakit zer egin lagun, aho zabalik gelditu naiz. Pentsatzen nuen, ze kasua den ikusita, bost mila milioi dolar gutxi gorabehera izango zela. Eta kantitate hori bera, oso garestia da, baina bestea, disparate hutsa .
Jexus Mari Mirasungua joan da. Axel nere ondoan dago eta Sheneider familia, laister joango da ere. Hemen gelditzeko gogoa joan zaie.

-- Sentitzen dut benetan zueiri gertatutakoa. Agian beste Enparantza batean...
-- Ez dago beste Enparantzarik, da hau edo hau.


Aita negarrez hasi da. Orain arte nahiko ondo eutsi du, baina itxaropen dena galdu du.
Senar-emazteak elkar eusten dira eta haurra erdian babesten da.
Nik ezin dut hau horrela utzi. Nere aitonak Egosgorren Olinpiadan bederatzi domina irabazi zituen eta ni ez naiz gutxiago izango.

-- Zenbat urteko bizia gelditzen zaio zuen haurrari ?
-- Bi urte.
- Biek batera erantzun didate.
-- Datorren urtean etorri, gonbidatuta zaudete.

Neri ere negar egiteko gogoa etorri zait. Dirurik ez izateagatik , semea hiltzen utzi beharra benetan gogorra da.

-- Osaba hemen horrela izan da eta horrela da .
-- Helduak direnean, nik ulertzen dut Enparantzak bizi behar duela. Gertatzen dena Klaus haurra dela. Horrelakotan egon beharko luke neurri berezi bat.
-- Neurri berezi bat.- Axelek ideiak garbi ditu - Horrela hasi ezkero Enparantza itxi egin beharko litzateke, hemen dena oso garestia da. Hilero hilero sartu behar dute milioi mordua.
-- Hori ulertzen dut, ezin dudana ulertu da, Enparantzaren jokaera. Bakar bakarrik dago dirudunen zerbitzurako ? Hori ez da Josetxok nahi zuena.
-- Osaba, Josetxo aspaldi hil zen, orain gaude gauden garaian eta esan dizut, hemen dena oso garestia dela. Lau Haizetako langileak gehiago irabazi nahi dute, horrez gain Ezeiza auzoa ez da inoiz eraikitzen eta horrela gauza pila bat.
-- Bai, hori onartzen dut, hori egia da eta baita ere egia da, gaur diru pila sartu dela, berrogei mila milioi dolar ez dira txori kaka. Eta Joxe Marik lau bilioi dolar gordetzen ditu bere baserrian.
-- Bere baserrian gordetzen ditu!
-- Ez dakit, gainera berdin da, hori anekdota da. Hemen garrantzitsua da, badagoela dirua, tarteka merezi duenari laguntzeko.
-- Horiek merezi dute?
-- Haurrak gutxienez bai.
-- Nik zer nahi duzu esatea. Ni gehien bat Starluxekin ibiltzen naiz, belarra ekartzen diot Siusetik, Atorrarekin ere egoten naiz eta, nik oraindik hamalau urte ditut !
-- Agur Axel, banoa Endaiara. Hitzegingo dugu berriro. Starluxek, Patrixik, zuk eta biok, salbatu behar diogu haur honi bizia.

Neri ezin zait buruan sartu, gizartearen erregea dirua denikan, ezin du izan, ez da bidezkoa, gizartearen erregea pertsona da.
Bestela ez da gizartea, abere berritxuen ohiana da.
------------------------------------------------------------------------------------------------- LAUGARREN ATALAREN AMAIERA

hurrengo kapituloa : KULTURA GIZENA IZAN BEHAR DU