KULTURA GIZENA IZAN BEHAR DU

BOSTGARREN ATALAREN HASIERA
-------------------------------------------------------------------------------------------------

Iepa lagun !!
Batzutan pentsatzen dut ezagutzen zaitudala eta beste batzutan ordea, pentsatzen dut ezagutuko garela. Agian ez, auskalo !
Dena den hitz horiek, lagun, ezagun, adiskide, oso korapilatsoak dira eta neri nahastu egiten naute. Beno, nahastu egiten zidaten, zeren duela urte batzuk, esaldi hau ezabatu nuen nere burutik.

"Sugeak eguzkitan ikusten dira
adiskideak itzalean."

Esaldi hau Altzako korrikalari handi batek idatzi zuen, 1.879 garren urtean, eta nere iritsiz radikal xamarra da. Horregatik gaur ez dut oso gustoko.
Bidean, pertsonen pausoak, metro zabalarekin neurtu behar dira , horrela bidea zabaldu egiten da eta bizia ere.
Zutaz pentsatzen egoten naizenean, gauza pila bururatzen zaizkit, adibidez nongoa zaren, Altzakoa ? Zergatik ez, Endaiakoa ?
Edo Azkoitiarra! Zaharra edo gaztea, neska ala mutila, igeltseroa edo pelotaria, andereño agian ?
Berdin da. Pertsona izaten saiatzen zareten guzti guztiak, Ongi Etorriak, Txurreroen Enparantzara.
Eta zurekin jarraituz, galdera bat etortzen zait beti burura, gustatzen zaizu nere Euskera, ez ? Ba sentitzen dut, ez dut besterik.
Orain beste galdera egingo dizut: gustatzen zaizu kakalitea ? Ez ? Piskat agian?
Ez dakit zenbat aldiz saiatu naizen alfabetatzen, pila bat .Orain berriro hiru urte egin ditut AEKan, dena alferrik. Ez dut inoiz izango, neri hainbeste gustatzen zaidan Euskera dotorea, sukaldekoarekin jarraitu beharko dut ahal dudana egiten.
Seguraski Patrixik, beste arrazoi askoren artean, horregatik esan zidan, nik ez dudala kalitatea egiten, kakalitea baizik.
Badakit kalitatea dela egin behar dena, hori nahiko genduke denak egitea, baina ez da batere erreza, neretzat adibidez oso zaila, nik hirugarren mailan idazten dut eta nere erronka, hirugarren mailan ondo idaztea da.
Kultura, nahiz eta herrikoia izan, txukuna egin behar da, ederra eta mamitsua :ahal den koipetsuena. Kultura gizena izan behar du, pisutxua, bestela haizeak errez eramaten du.
Orain sekretu bat kontatuko dizut: badakizu zerrekin sartzen den ondo kakalitea? Mayonesarekin. Mayonesa ona egin, lodia; hasteko bi arraultz bota, gero olioa gehitu beldurrik gabe , ozpina ere, gatzarekin kontuz ibili; gatza arrisku bezela neurtzen da, hartu behar dena bakarrik.
Dena ontzian dagoenean, gozo gozo, poliki poliki nahastu. Ederra benetan !!
Mayonesa ez bazaizu gustatzen, Agur Lagun eta eskerrik asko Enparantzari bisita egiteagatik. Gustatzen bazaizu, ez dena jan, neretzat piska bat gorde. Laister naiz zurekin.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : MESEDEA NON EGIN ?