BERRIRO ITXAROPENTSU
ZORTZIGARREN ATALAREN HASIERA
-------------------------------------------------------------------------------------------------
Egun handia iritsi da. Txurreroen Enparantza bere betiko izaerara itzuli da, munduko Enparantza ederrena, aberatsena. Eta aberatsena ez dut esaten diruarengatik bakarrik, hemen sortzen den giro, eta egoten den humorearengatik baizik. Batzutan pentsatzen dut baikortasuna hemen bizi dela.
Bizia da guk dugun Kapital bakarra eta benetan esaten dizut lagun, hemen ikusten da, sentitzen
da bizitzeko gogoa !!.
Ikusi egin behar da Enparantza leporaino betetzen denean, gurasoak seme-alabekin, aiton amonak eserita, gazteak saltoka kantari, denak Txanpaina edaten. Espektakulo ikusgarria benetan!
Aspaldiko partez, gaur izango da egun handia. Urak etorri dira bere lekura eta Alkatea dago egon behar den tokian : Enparantzan. Joxe Marik oso gogo gutxi dauka Holandara joateko.
La Hayako Epaitegian azkenean kendu dute Starluxen argazkia, bazen ordua.
Urte asko behar izan dute konturatzeko, hemen ezin dutela sartu, Abere demokrakak debekatua duela Enparantzan sarrera. Eta normala da.
Hemen ere Demokrazia dago baino ezberdina, bertakoa. Txurreroen Enparantzan inoiri ez zaio burutik pasatzen, kanpora joatea agintzea, adibidez Holandara joan eta han ezan, zer egin behar den.
Orain lagun kontatuko dizut, gutxi gorabehera, ze egoeretan gelditu den ondatuta zegoena.
Hasiko naiz Elizatik. Hor ondatu ez da ezer egin, arazo bat zegoen garbitasunarekin eta ba dirudi konponduta dagoela.
Momentu honetan zuhaitzak oso gutxi zikintzen dute eta betiko emakumeekin nahikoa da, dena garbia edukitzeko. Beraz, ez dago arazorik.
Martinirekin ez da inoiz arazorik egon. Iturria hortxe dago eta bakoitzak daki zer egin behar duen : neurrian edan.
Nola neurtzen den? Bakoitzak erabili dezala komeni zaion metroa.
Txanpainaren iturria beste kontu bat da. Beti bezela Moet Chandon dago, bera da hemengo Txanpaina eta hemengo ura.
Hemengo biztanleek Moet Chandon pisa egiten dute.
Horrela esanda harrokeri kutxua du, baina ez da horrela, ur tantarik ez da ikusten Enparantzan, tarteka, oso tarteka, sukaldaritzan agertzen da piskat eta kanpotik ekarria.
Zuhaitzak berriro dute ohizko itxura, nabarmena da ze aldaketa egin duten.Ostera agertzen dira
osto artean sagar dotoreak, gerezi gozoak, aranak eta nola ez, piku txuriak!
Kaiku esnea oso esne ona da. Zenbat diru galdu duen Enparantzak, esnea Holandatik ekartzen! Batzuetan urrutira begira jartzen gara, kalitatea begi aurrean edukita.
Nere iritziz, hemengo esnearekin piku gehiago egongo dira eta Hilezkortasunaren faktura jaitsi egingo da.
Horri buruz sekulako marmarra dago Enparantzan, esan daiteke erdibitu egin dela, erdia pentsatzen du faktura handia hobea dela, adibidez ehun mila milioi dolar hobea dela, hogeita bost mila milioi dolar baino.
Hobea dela gutxi eta garesti, asko eta merkea baino. Hori oso estabaidagarria da. Nik hori oso garbi daukat, zenbat eta pertsona gehiago Hilezkortasuna lortu, hobe!
Hoiek dira hemen dabiltzan zurrumurruak eta neurri batean, ondo daude. Ona izaten da, trago batzuk hartzeko garaian, zer edo zer minzagai izatea.
Bizia berez ez da oso alaia, egun denak edo gehienak berdinak dira, horregatik tarteka asmatu behar dira saltsa batzuk, biziari gatz piskat emateko.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : EGUN HANDIA
Subscriure's a:
Comentaris del missatge (Atom)
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada