PAPER GUZTIAK LEGALAK DITUK



Hau da hau antolatu duena Alkateak. Bapatean aldatu da giroa, tristura zena, zarata eta poza bihurtu da. Nork esan orain dela bi minutu, hau gertatuko zenik.
Hala ere Luis Mari Rallak eskua altxa du, ez dauka parrandarako gogo handirik. Besteek entzutea nahi baldin badu, hobe du kantari hastea.

-- Ni ez negok ados hemen hartu den erabakiarekin!!!

Zarata asko egon arren, ederki entzun dira bere hitzak.

-- Zergatik ez hago ados? – Itziarrek, grinarekin galdetu dio.
-- Hemen, Enparantza honetan, egon ditun ia hiru mila heriotz, gizaki horiek hil
ditun pertsonak ez zirelako eta orain, gu hasiko gaitun bizitzen diru faltsuarekin
-- Hi, diru faltsurik ez zegok, paper guztiak legalak dituk eta gu aspaldidanik gaituk pertsonak.
-- Papera agian dun legala, baina lanik egin gabe irabazten den dirua, ez dun diru garbia, ez behintzat Sozialista garenontzat.

-- Ez adi jarri horrela motel – Joxe Mari sartu behar izandu sestran – gure lana duk Enparantza salbatzea, guk dirua behar diagu eta ez diogu inoiri lapurtu.

Luis Marik adi, adi, entzuten du Alkateak esaten diona. Bere erantzuna zuzena eta sakona izatea nahi du.
-- Neretzat lapurtutakoa bezela duk, nik langile kontzientzia diat, ni Sozialista nauk. Nik ia, ia nahiago diat nere buruari bi tiro ematea, horrela bizitzea baino.
-- Nik ere!! Baina guk ezin gaituk suizidatu – Alkatea berriz berotu da – gu ez gaituk inoiz hilko, hemendik egun milioi urtetara hemen egongo gaituk eta dirua beharko diagu esku artean. Ez al haiz konturatzen?
-- Bai, oso ondo konturatzen nauk, baino nik pertsona bezela bizi nahi diat, ez lotsagabe handi baten moduan.
-- Hi, gure artean ez zegok lotsagaberik, denak gaituk Sozialistak. Eta orain lasaitu adi, gaur, egun handia duk, gaur Kristorena jo behar diagu !
-- Bai, gaur Kristorena joko diagu, baina datorren astean bilera bat exijitzen diat nik.

--Eta nik.- Koldo Elizasuk parte hartu nahi du eztabaidan – Hain aberatsak baldin bagaituk, diru apurtxo bat eman behar genioke, adibidez Kubari.
-- Egon adi isilik motel ! – Alkateak azkenean gaisotuta bukatu behar du bilera – horrela hasten bagaituk, bi egunean zentimorik gabe gatxaudek. Mundu guztia etorriko duk hona diru eske.
Alkatea ipurtzuloraino dago. Ez du gramo bat disimulatzen.

-- Gaurko bilera bukatu duk. Datorren astean jarraituko diagu eztabaidatzen. Orain altxa kopak : GORA SOZIALISMO ABERATSA, GORA TXURREROEN
ENPARANTZA!!!
-------------------------------------------------------------------------------------------------
ZORTZIGARREN ATALAREN AMAIERA
hurrengo kapitulua : EGUN AHAZTEZINAK