EGUN AHAZTEZINAK

BEDERATZIGARREN ATALAREN HASIERA
-------------------------------------------------------------------------------------------------
Ze egun bizi izan ditugun Enparantzan. Ahaztezinak!!
Hemen urteetan bizi direnek, ez dute gogoratzen inoiz egon denik, horrelako girorik. Goizeko hamarretan hasi eta goizeko ordubietan edo hiruretan bukatu. Eguna joan eta eguna etorri.
Hamaiketako ederra egin, gero txanpaina patxadan edan, bazkaria kanpotik ekartzen zuten, bakoitzak nahi zuena jaten zuen eta afarirako berdin.
Gauero zegoen ikuskizuren bat, eta batzutan bi. Enparantza leporaino betetzen zen eta mundu guztia kontentu. Hori da garrantzitsuena.
Eta den-dena, Enparantzaren kontura. Lau Haizetako langileek ez dute ezer ordaindu, ez dute egun pila batean lanik egin eta gainera soldata altxa diete. Orain 43.000 dolar irabaziko dute hilero.
Enparantzako biztanleak oso gustora daude Komitearekin. Alkateari omenalditxo bat egin nahian zebiltzan baina, berak ukatu egin du.
Hemen egoera erabat aldatu da; lehen zeuden kezkak eta zalantzak desagertu dira ; tristura berdin, mundu guztiak berreskuratu du irribarrea.
Eta badakit lagun zertan ari zaren pentsatzen: inor ez duela galdetzen zer gertatu den, zer aldatu den.
Ba, nik ez dakit zer esan. Enparantzan diru asko sartu dela garbi dago, gainera iruditzen zait ez direla ezer saiatzen disimulatzen, itsuak ere ikusten du, hemen dirua hautsa bezela dabilela.
Agian hori da guztia, da, Enparantzan denak etxekoak direlako. Lehen egunean, salbuespen bat egon zen: goizeko hiruretan, Donostiako udaltzain bat sartu zen barrura - bere ama Altzakoa da, Lau Haizetan egiten du lan- eta denak txanpain mordoa edanda geunden...
Ondo pentsatuta, jaietan gastatu den dirua huskeria da Enparantzarentzat, bost edo sei miloi dolar ez da dirua. Hala ere hemendik aurrera kontuz ibili beharko du Komiteak, Europan begiak erne daude Enparantzan zer gertatuko ote danarekin.
Horri buruz aitortu behar dut, paper dirua oso ondo dagoela eginda. Denbora piskat pasa nuen begiratzen eta konparatzen txantelak eta ezin igarri aldea. Ez dakit hemendik bost mila urtetara zer gertatuko den.
Hemendik aste beterakoa asmatzea ez da gutxi.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : KOMITEAN BETIKO SESTRAK