EKOLOGI BERRIA MUNDU OSORA ZABALTZEA


Hau momentu ederra da, oso ederra, horrelakotan ospatu egin behar da.
Txanpain trago batetik bestera, Alkateak eskua altxa du, orain ere izango du zerbait nekatzen ez den buru horretan.

-- Enparantzaren izenean, esan behar dizuet, zuen lana egin ondoren, ahal duzutela hemen betirako bizitzen gelditu.
-- Eta zein da gure lana?
-- Egon piskat, oraintxe bertan explikatuko dizuet zehatz mehatz zein den zuen lana.


Pentsatzen dago, beti pentsatzen, eskerrak hilezkorra dela, bestela burua aspaldi lehertu zitzaion.

-- Enparantzak azkeneko bileran, erabaki zuen egitasmo berria aurrera bultzatzea, zuek hobeto ulertzeko, Ekologi Berria Mundu osora zabaltzea.
Zer da Ekologi Berria? Izenburuak garbi adierazten du, Ekologi mota ezberdin bat, orain arte ibili gara zuhaitzak eta ibaiak zaintzen eta ez ginen konturatzen petsona ari zela mundutik desagertzen, gure gizartea ohiana ari dela bihurtzen.
Asmo horrekin, pertsona salbatzeko asmoarekin, sortu dugu Ekologi Berria.
Hilabete batzuk eztabaidatu ondoren, iritsi gara orain gauden fasera, gure Klinikan, laister hasiko dira haurrak jaiotzen. Haur hoiek bereziak dira, zeren ziurtasun osoa dugu pertsonak izango direla
Nola daukagun ziurtasun osoa gure haurrak pertsonak izango direla?
Gurasoak pertsonak zaretelako.
Hori da gure egitasmoa eta horregatik zaudete zuek hemen. Ez dago besterik.

-- Bai, ba dago besterik Labaka Jauna – hitza hartu duena ez da bozeramailea – zuk ez duzu segundo bat pentsatu, zer nolako iritzia izango dugun guk, ea prest egongo garen horrelako lan bat egiteko, eta horrela abar eta abar.
-- Urte batzuk izango dira bakarrik. Komitean eztabaidatu dugunean, bost urteko epea ipini dugu beti. Zuentzat zer dira bost urte? Zuek milioika eta milioika ute biziko zarete eta primeran gainera
.
-- Zuk ez dakizu entzuten, ez duzu ikasi entzuten,
- orain bozeramailea da - garbi ikusten da hemengo jabea zarela.
-- Gezurrik ez, ni ez naiz jabea, ni Txurreroen Enparantzako Alkatea naiz, beste ezer ez.
-- Beste ezer ez, zer gehiago behar duzu? Dena zuek erabaki duzue, pertsonak duen aberastasun handiena, erabakitzeko eskubidea, hanka aspitik pasa duzue eta gero entzun behar dugu, pertsonak salbatzea etorri garela, beno, etorri…..
-- Badakigu gure egitasmoan kontraesan batzuk daudela, kritika hori onartzen dugu, baina garrantzitsuena azken emaitza da. Emaitza ezin hobea izango da, Mundu osoan biziko dira pertsonak eta hori izango da zueiri esker.
Enparantzaren izenean eskatu behar dizuet, bost urte hoiek betetzeko eta ondo dakigu, inoiz ezingo duela inork, zuen lana behar den bezela ordaindu.
Enparantza saiatuko da zueiri merezi duzuten bezela eskertzen.

-- Ezin dugu horrela erabaki, gure artean adostasun batera iritsi behar gara.

Joxe Mari balkoira atera da, daukan aurpegiarengatik ez du ematen triste dagoenik, erantzun ona espero du, hori iruditzen zait behintzat.
Nere ustez erantzuna ez da berak nahiko duena izango, baina tira… ahalko dute egitasmoa martxan jarri.
------------------------------------------------------------------------------------------------- hurrengo kapitulua : NEGOZIAZIO ZAILA