GU IZAN GARA AUKERATUAK


Alkateak eztabaidatzen ohitura gehiago dauka emakume hauek baino. Berak erantzuna mihiaren puntan dauka beti, seguraski gaur egun, segan ez du hainbeste erreztasunik izango.
Baina bizia hala da, Enparantzako Alkateak mozteko mihia erabiltzen du segaren ordez,
egokitu eginda denbora berrira.

-- Guk ez dugu erabaki hona etortzea, zuk bahitu egin gaituzu, zuk ez dituzu pertsonen erabakiak errespetatzen.
-- Esaten ba dizuet, egiten dudan guztia pertsonengatik egiten dudala. Ni askoz hobeto egongo nintzateke nere baserrian bizitzen, mila aldiz hobeto. Hemen, ni ere bahituta nago, baino norbaitek salbatu behar du mundua.
-- Eta guk salbatu behar dugu mundua!
-- Noski baietz, gu izan gara aukeratuak.


Astigarragako pertsona hauek oso naturalak dira, barru barrutik atera zaio bere harridura
taldeko bati.
Bordako monstruoa jarraitzen du makinatzen, bere burua ez da segundo bakar batean gelditzen, nik piskat ezagutzen dut eta konturatu naiz ba duela zerbait ile artean.

-- Hilezkortasuna noiz nahi duzue lortu. Nahi ba duzue oraintxe bertan, behera jaitsi, piku txuria jan eta kitto. Betirako izango dituzue hogeita hamairu urte, burnizko osasuna, eta nahi duzuen guztia.
-- Zer da nahi dugun guztia? Emakumeak isildu egin dira eta gizonak galdetu du.
-- Zuek nahi ba duzue eskaera bat egin, ez dakit…nahi duzue uharte bat erostea adibidez?
-- Ze uharte? Non dago? Aireportua badu? Hegazkinak hara iritsiko dira?
-- Ez gara sartuko zehaztasunetan
– Alkatea hasi da pozik jartzen – uharte horretan ez da ezer faltako.
-- Hemen erabakiak ez ditugu hartuko banaka,
- bozeramaileak berreskuratu du bere papera - talde bat gara eta hala funtzionatuko dugu.
-- Bai, talde bat gara eta nik Hilezkortazuna lortu egingo dut. Inork ez ditu hartzen erabakiak nere ordez.


Gizonak gauzak oso garbi ditu eta ez du batere arazorik adierazteko. Emakumeen artean
batek eskua altxa du, ez gehiegi baina piskat bai, nahikoa Alkatea ohartzeko.

-- Zerbait nahi duzu esan?
-- Nik ere gustora lortuko nuke Hilezkortasuna.
-- Hori egina dago, pikua jan eta kitto. Gainera errezago oraindik, nik ekarriko ditut piku batzuk. Errezago oraindik, oraintxe bertan ekarriko ditu zortzi piku txuri Udaltzain batek.


Talde modura nahi dute funtzionatu eta garbi esanda, ez dakit lortuko duten. Hilezkortasuna azkenean denak nahi dute, oso pastel gozoa da ezetz esateko. Alkateak gonbidatuta Udaletxeko mahai handiaren inguruan eseri dira zortziak.
Oso urduri daude eta normala, gauza gehiegi dira egun baterako. Bidaiko arazoak ahaztu gabe, orain beste historia batean sartu dira.
Atzo Astigarragan zeuden, beraien herri txikian, orain munduko Enparantza garrantzitsuenean, ospetxuenean daude, Txurreroen Enparantzan, Joxe Mari Labakarekin txanpaina edaten.
Momentu hau ez zaie bizi osoan ahaztuko.

-- Orain zutitu egingo zarete eta zortziak batera jango duzue piku txuria.

Ezin dute disimulatu sentitzen duten zirrara, bata besteari begira daude eta begiraden hizkuntzan, besarkatzea erabaki dute. Baita ere erabaki dute ez direla inoiz hilko. ZORIONAK.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : EKOLOGI BERRIA MUNDU OSORA ZABALTZEA