-- Gure programa ideologikoa egina diagu hamar mila urterako, baina ideologiak ez dik jaten ematen. Eguneroko arazoak konpontzeko zerbait asmatu behar diagu.
Guk egin ditugun azterketetan, jabetu gara egin behar dugula plan bat, hiru mila urte begira. Puntu hori oso garbi diagu.
Baita ere garbi diagu Hilezkortasuna jarraituko duela, ez lehen zuen garrantziarekin noski, horregatik gaur eta hemen Enparantzak hartu beharko dik beste diru iturriren bat.

Komiteko kideak isil isilik daude. Inork ez du hitzik esan nahi, momentuz entzuteko unea da. Gero etorriko da zarata eta haserrea.
-- Komitean badugu – berriro Alkatea da hitzegiten – plan bat Enparantza aurrera ateratzeko. Egitasmo honen egilea Esther da, beraz onena izango duk berak esatea zertan datza bere plana.
Enparantzako sikologa lotsatu egin da, harrigarria da hainbeste milioi urte biziko den pertsona, bapatean horrela gorritzea. Hori anekdota da, goazen entzutera zer esaten duen.
-- Lagunak iritsi duk eguna, erabaki oso garrantzitsua hartzeko. Orain arte, azkeneko urte askotan, Hilezkortasuna izan duk gure ikurra, denak buru belarri saiatu gaituk aurrera ateratzen, baina ez duk posible izan, gizonak ez dik pertsona izan nahi, abere berritxua oso gustora bizi duk diru artean.
Gu, Txurreroen Enparantzako Komiteak gaituk, horrela esanda badirudi auzo txiki bateko arduradunak garela, eta ez, Enparantza nahiz eta gune txikia izan, handia duk, garrantzitsua, eta mundu guztia gu begira zegok.
Une honetan guztion etorkizuna gure eskuetan zegok. Gaur egun, Txurreroek mugitzen diagu mundua, horregatik mugitu behar diagu ondo.
Gure erabakiak izan behar dituk zuzenak, zintzoak, sakonak, ez diagu eskubiderik hanka sartzeko. Ez diagu eskubiderik Sozialismo Aberatsa gaizki aplikatzeko.
Jatortasunaren ideologiari jarraituz, nahi nikek Enparantzak onartzea gure egitasmo bezela : pertsonak egitea.
-- Esan dudana ez duk hain zaila ulertzen. Orain arte Ekologia baldin bazen zuhaitzak, loreak, ibaiak eta azken finean, natura zaintzea, hemendik aurrera gure Ekologia pertsona zaintzea izango duk, gizartea zaintzea.
-- Nola pentsatzen dun – Jexus Mari Mirasungoak botatzen du lehen galdera – Ekologia mota hori lantzea?
-- Lehendabizi onartu beharko diagu diru partida bat Ekologia atalerako. Gaur egun ez dago arazorik, mila bilioi horretarako baliatzea.
-- Esther, mila bilioi dirua dun – Jexus Mari berak jarraitzen du – baiezkoa edo ezezkoa eman baino lehen, jakin behar dinagu zehatz mehatz zer nolakoa den hire egitasmoa.
-- Esan beria dut, pertsonak salbatzea. Gaur egun Europa osoan, larogeita zazpi pertsona zeudek bakarrik.
-- Orduan ez zegon ezer egiterik!
-- Bai, Klinika bat pertsonak egiteko.

Jexus Marik oraindik ez daki, benetan edo adarrak jotzen dabilen.
-- Hik non pentsatzen dun Enparantzan Klinika bat egitea?
-- Elizan. Elizaren azpian egingo diagu Klinika.
-- Esther ez hago burutik ondo – Ixabel sartu da eztabaidan – Patxik ez din inoiz horretarako baimenik emango.
-- Eliza botako dinagu orduan, bertan Klinika egin eta Ezeiza auzoan, egingo dinagu Eliza txiki bat. Enparantzarako nahikoa dun Eliza koxkor bat.
-- Egon! Eliza erostea errezagoa dun botatzea baino – Joxe Mari estutu da ederki –gauzak tajuz egin behar dizkinagu.
-- Saiatzen gaituk gauzak tajuz egiten. – Estherrek azpimarratu nahi du zerbait – Klinika izango litzateke haurrak jaiotzeko. Gero hasteko, Lau Haizeta Hotela handitu egingo diagu, beste lau mila gela emango dizkiogu
-- Egon adi piskat neska – Alkateak egitasmoa ondo ulertzea nahi du – haurrak nola pentsatzen dun egitea.?
-- Egiten diren bezela, aita eta ama batekin. Aita izateko bi pertsona zudek bakarrik eta ama izateko hamalau. Ez zegok aukera askorik.
Jexus Mari Ralla isilik dago eta ez da oso ohikoa hori.
-- Gauza bat ez diat ulertzen, zer egingo diagu guk haurrekin?
-- Saldu. Hori duk oraingo Ekologia – Alkateak dena ulertu du – haur horiek pertsonak izango dituk eta guk mundu osoko gizarteak beteko dizkiagu pertsonekin.
-- Hi Joxe Mari, adarrak jotzen ari haiz, bi aita eta hamalau amekin pentsatzen duk mundu osoa pertsonez betetzea ?
-- Gaurko bilera duk egitasmoa aurrera edo atzera botatzeko. Espero diat aurrera egingo dutela gure proposamenak eta hurrengo bileran, sartuko gaituk zehastasunetan.
-- Bilera asko egin beharko dizkiagu. Ideia ez duk txarra, - Ralla gazteena nahiko ados dago - baina landu beharra zegok asko.
-- Eskua altxata bozkatuko diagu Ekologi Berriaren egitasmoa.
Gaur ez dago inongo arazorik. Komiteko kide denak eta Alkateak, altxa dute eskua, beraz Ekologi Berria aurrera doa.
Harrigarria da gaurkoa, inongo sestrarik gabe aurrera atera da proposamena. Hau ospatu egin beharko dugu gero.
Egon, egon piskat lagun, hau ez da bukatu oraindik, Luis Mari Rallak eskua altxa du, zerbait esan nahi du.
Banengoen ba ni, horrelakorik posible ez zelakoan;enparantzako Komitean dena horren baketsu joatea...

-- Ni ados negok Ekologi Berriarekin, baina asko eztabaidatu behar diagu nola aurrera eraman lana. Adibidez, mila bilioi dedikatzea egitasmo horretarako, barregarri iruditzen zaidak.
Zer pentsatzen duzue uskeri horrekin egitea? Elizak kenduko ziguk erdia gutxienez, ea nora goaz beste erdiarekin.
-- Egon adi lasai motel, oraindik ez gaituk hasi eta. Hau bazkari bat bezela duk, lehendabiziko platera gero bigarrena eta gero hirugarrena. Hik bazkaldu gabe nahi duk kafea hartu.
-- Nik ez diat kafea hartu nahi. Nik bakar bakarrik ipini diat adibide bat. Diru horrekin ezin diagu Ekologia egin, ez eta Andorran ere.
-- Dirua ez duk arazoa. Hemen arazoa pazientzia duk, ez duzue batere pazientziarik. Ezer baino lehen Patxirekin mintzatu behar diagu. Hori baino lehen, erabaki behar diagu nortzuk joango diren berarekin mintzatzea. Gauzak ondo egin behar dizkiagu.
Alkatea ez dago gustora, ba dirudi berak lasaigo egin nahi dituela gauzak. Azkar eta ondo, lehen zaila zen eta orain…berdin.
-- Ikusten diat presa piskat dagoela – Joxe Mariren erabakia – horregatik pentsatu diat, Esther, Luis Mari eta ni joango gaitukela Patxirekin hitzegitea. Bilera bukatu duk.
------------------------------------------------------------------------------------------------- hurrengo kapitulua : KOMITEA ELIZARA JOAN DA
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada