KOMITEA ELIZARA JOAN DA.


Enparantza martxan jarri da. Munduko Enparantza alaiena, ederrena, dotoreena, berriro izango da, izan zena. Hemengo biztanleei bizitzeko gogoa nabarmentzen zaie aurpegian.
Diruak ez du Zorionik ematen, baina bizia ederki apaintzen du.
Zein ederra den lagun talde batean, taberna sartu orduko, denek edo gehienek eskua patrikan sartzea.. Hori oso seinale ona da. Zergatik? Dirua dutelako.
Langileok sosa daukagunean, beste poz batekin ikusten dugu dena.
Lau Haizetako langile guztiek badakite, Hilezkortasunaren ekitaldia kendu egin dutela , pertsonaren egitasmoa ipintzeko, Ekologia Berria martxan jartzeko.
Badakite Enparantzak beste diru iturri bat duela. Langileak lan egin nahi du, lana behar du, merezi duena ordainduta noski.
Sozialismoa da gure gizartearen etorkizuna, ez dago besterik, baina horretarako Abere berritxua desagertu behar du eta desagertu behar du betirako.
Dirudun lotsagabea espetxean bukatu behar du, langileen bizia hondatu egiten duelako, langileen Zoriona suntsitu egiten duelako.
Ni berriro liatu naiz… barkatu lagun, baina berehala jartzen naiz martxan.
Hemen denak gaude martxan, ni mihiarekin eta Komitea egitasmoekin. Alkatea eta bi kide, Eliza aurrean daude, Esther eta Luis Mari, berriro bikotea izango direnak.
Joxe Marirekin ez naiz harritu, Alkateak badaki dotore etortzen Patxirengana. Luis Mari ordea ez da horrelakoa, oso diskretoa da jazten, beti kolore ilunak erabiltzen ditu eta gaur runboso etorri da.
Esther beste historia da. Emakume honekin ezin da asmatu. Gaur adibidez beltzez jantzita etorri da, goitik beheraino.
Soineko ederra darama, zapatak takoiekin, betaurrekoak oso interesanteak, eta... dotore benetan!
Egia da, emakumea betaurrekoekin eta takoiekin, tximista batek baino gehiago hunkitzen duela. Patxik ere gaur inpaktatuko du, daukan aurpegiarekin…serio dago, goizean sartu du irribarrea hotzgailuan eta hortxe dago itxaroten.
Nere ustez haserre dago, orain duela hilabete batzuk izan zituen hitz batzuk Komiteko norbaitekin. Bilera honek zer ematen duen ikusiko dugu.

-- Bilera hasi baino lehenago, nahi diat gauzak garbi utzi. Ni ez nauk Txurreroa. Hau esaten dizuet, pentsatzen dudalako eskean etorri zaretela, bestela zuek ez zarete inoiz Elizara etortzen.
-- Zer esaten ari haiz Patxi. – Alkateak erantzuten dio – Gu askotan etortzen gaituk Elizara diru freskoarekin.
-- Isilik egon adi motel ! Ni hemen ibiltzen nauk, emakumeak ezin ordaindu.
-- Hori ezin diat sinistu. Hik hilero hilero ehun milioi dolar kobratzen dituk.
-- Hi Joxe Mari, hik zer pentsatzen duk, Elizak Enparantza bakarra daukala. Elizak mundu osoan badizkik beste Enparantzak.
-- Erroman dagoen politiko profesionalak, zergatik ez dik Vatikanoko urrea bidaltzen Enparantza horietara. Jesukritok banandu egingo ziken Vatikanoko aberastasun guztia txiroen artean.
-- Alde hintzak hemendik. Hi eta Txapineneko Koldo, Komunistak zarete, Elizan ez zarete ongi- etorriak.


Estherrek begirada zorrotza luzatu dio bere senar ohiari. Enparantzarako gaurko bilera oso garrantzitsua da, ezin dute arriskuan jarri bilera honen emaitza.
Beraz, Luis Mari alde egin behar du Elizatik.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : ELIZA JAUNGOIKOARENA DA