ELIZA JAUNGOIKOARENA DA


Estherrek mugitzea erabaki du, besteei piskat hurbiltzeko. Mahaia handia baita. Gelditzen zen utsunea horretarako aukera eman dio.
Segundo batzuk pasatzea komeni da, giroa piskat baretzeko. Patxi hasarretzen denean, ez da txantxetan izaten.

-- Ze eskatzera etorri zarete hona?
-- Oraintxe esan diagu, ez garela eskatzera etortzen bakarrik. Egitasmo bat diagu esku artean eta Elizaren beharra diagu.
-- Mundu guztia dik Elizaren beharra. Hori ez duk oraingoa.
-- Hemen denak diagu besteen beharra. Hik ere Hilezkortasuna Enparantzari zor diok.
-- Bizi osoan ez diat Txurreroa izateko asmorik eta ez orain, Txurreroa.
-- Hi Txurreroa haiz, nahi eta nahi ez, Eliza Enparantzarena duk, Joxetxok erosi ziken mila milioi ordainduta.
-- Eliza ezin duk erosi, Jaungoikoa ez zegok salgai.

-- Jaungoikoa ez duk salgai egongo, baina Erroman diru ugari bota ezkero, ez duk batere zaila Eliza erostea.

Patxik ez zuen espero jaso duen erantzuna , harritu egin da. Disimulatzen artista bat da, baina beti ez du lortzen aurrekoa atzipetzea.

-- Hi ere Komunista al haiz?
-- Ni ez nauk Komunista, ni Sozialista nauk. Txurreroen Enparantza osoa Sozialista duk.
-- Ni ez nauk Enparantzakoa, ez eta Sozialista ere. Eta orain nahiko nikek esatea, ze eskatzera etorri zareten.
-- Eskatzera ezer ez. Etorri gaituk hirekin hitzegitera eta ordaintzera behar den bezela.
-- Zenbat?
-- Mila milioi.


Patxik pentsatzea erabaki du. Diru kopurua gustatzen zaio, nere iritziz noski, baina… ez daki berak zer eman behar duen.
Diru kopuruarengatik ba daki zerbait garrantzitsua izango dela. Pentsatzen jarraitzea erabaki du. Bitartean Estherrek keinu bat egin dio Jose Mariri, badirudi eztabaidaren bigarren zatian berak hitzegin nahi duela Patxirekin.
Luzatzen ari da Apaiza. Seguraski trikimailu bat da. Onartu behar da horretan artista direla apaizak.

-- Azalpen txiki batzuk nahiko niken entzutea.
-- Noski. Badakik Enparantzak arlo asko dikela eta bat duk arlo Soziala.
Jarriko diagu mundu osoan mugimendu berri bat, Ekologi Berria eta horretarako, behar diagu lur piskat eraikitzeko.
-- Elizak ez din lurrik. Ez dinat ulertzen zergatik zatozten hona lur bila.
-- Eliza azpian zulo bat egin ezkero, egongo lirateke metro batzuk eraikitzeko.
-- Zuek mozkortu eta drogatu egiteaz gain, ze zimaur klase sartzen duzue gorputzean!
-- Hi Patxi ez adi horrela jarri, hizketan ari gaituk.


Esther egoera piskat lasaitzen saiatzen da, zaila izango du lortzea.

-- Hizketan! Eliza azpian zuloa…..zer eraikitzeko?
-- Esan diaten bezela, Ekologi Berria jarri behar diagu martxan eta horretarako behar diagu Klinika bat egin. Helburua duk haur berriak egitea.
-- Iso!!! Eliza azpian Klinika bat abortuak egiteko. Ze zabortegietan hezi zarete zuek! Alde hemendik Komunista zikinak!
-- Elizak gustora hartzen dik Komunisten dirua.
-- Alde hemendik Joxe Mari, alde eta ez azaldu gehiago gure Jaungoikoaren etxetik.
-- Gauza bat esango diat Patxi, Eliza Enparantzaren lurretan zegok, gurea duk.
-- Eliza Jaungoikoarena duk eta nik, nere eskopetarekin defendatuko diat.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
HAMARGARREN ATALAREN AMAIERA
-------------------------------------------------------------------------------------------------hurrengo kapitulua : "ARTXIPI", KOMITEKO KIDE BERRIA