-------------------------------------------------------------------------------------------------
Komitearen egitasmoa bapatean itzali da, ez dut esaten ez duela batere etorkizunik, esan nahi dut zaila izango dela momentuz.
Elizak oso postura itxia hartu du. Patxik orain arte beste modu batera jokatu du, malgotasuna trebeki erabiltzen, bere lekua galdu gabe, eman die besteei, Enparantzari kasu honetan, bere proposamena defendatzeko aukera eta orain berriz ez da horrela izan.
Luis Mari, Elizatik bota egin zuen, eta Komiteko kide bat kanpora botatzea, oso larria da. Alkateari egin zion mespretxua ere ezin da ahaztu, komunista ote zen galdetuaz. Hori horrela hartuta ez da mespretxu bat, gaur egun hainbeste eskertiar epel dagoenez munduan, Komunista izatea ohorea bat da.
Baina ezin da horrela hartu, zeren iraintzea joan zen, bere helburua Enparantzako Alkateari mina ematea zen, zauritzea. Patxik oso ondo daki Joxe Mari, Sozialismo Aberatsen buruzagia dela.
Nola izango da Komunista, Sozialismoaren buruzagia?
Seguraski hemen badago zerbait, nik ikusten ez dudana eta normala da.
Gisa harremanetan badaude zehaztasun pila bat ezkutuan, ezin direnak ikusi, ez direlako inoiz kanpora ateratzen.
Patxik hartu duen jarrera honekin, ziur nago baduela helburu bat, zerbaiten bila dabil;
estrategiak horretarako hartzen dira, estrategia, guk aukeratzen dugun bidea da, nahi dugun helmugara iristeko.
Patxiren kasuan, bere portaera egoskorra ahal du izan, abortoaren aurka joaterakoan.
Haurrak jaiotzeko Klinika horretan, agian berak ikusi du asuntu beltz bat. Bere haserrea zerbaitetan oinarritua dago.
Ni ere abortoaren aurka nago. Horrela esanda denok gaude abortoaren aurka.
Dena den, neri iruditzen zait, arazo hau konpontzeko arazoa dela, zeren ez zaie batere interesatzen egoera hau. Enparantzak ez du lekurik, Donostiari erostea Altza zaharraren lurrak urruti dago eta Klinika orain behar da.
Elizak ezin du bizi Enparantzari bizkarra emanda, biztanleak Enparantzan bizi dira, Elizak bizia behar du, bizia dirua da eta non dago dirua, Joxe Mariren patrikan.
Ikusiko dugu zer gertatzen den, egoera honek ezin du asko luzatu.
Eta bitartean Eguzkia egunero ateratzen da, bizitzeko ausardia duenarentzat.
Hemen zerbait soberan badago, ausardia da. Oraintxe bertan antolatuta dago zerbait eta ez dakit zer den. Horrelakotan zer egin behar da?
Joan eta ikusi.
Horixe bera egin dut eta konturatu naiz, zer nolako azeria den gure Alkate Jauna.
Inoiri ezer esan gabe, Hilezkortasuna oparitu behar dio norbaiteri eta nori?
Joxe Luis Murua “ Artxipi “ bere lagun zaharrari.
Dena prest dago, beno ez dago ezer prestatzeko, Artxipi piku txuriaren ondoan dago,
Alkatea eta Jexus Mari Mirasungoa ere. Astoa berriz, bazterbatean etzanda. Gaurko honek ez du inongo txisparik.
Aldamenean dabiltzan aiton-amonak ez dute kasurik egiten. Artxipik pikua jandu, berrogei urte gaztetu da, ez zaio inoiz faltako ehun mila dolar patrikan. Primeran biziko da milioika urte.
Hau horrela gelditu ezkero ez da ezer, baino ez baita hemen gelditzen, hau askoz urrutirago doa. Nora?
Alkateak Komitean behar zuen beste norbait. Egia da azken boladan, Enparantzako arduradunen ibilbidea nahiko xelebrea izan dela. Alkatea bera, behin baino gehiagotan igeri ibili da, bere ideologiatik urrun dauden uretan. Bizia ala da, batez ere politika egiten dutenen artean.
Gure gizartean oso garrantzitsua da gehiengoa lortzea, gehiengoak ematen bait dio edozein erabakiari.
Ez dakit Alkatea horren bila dabilen edo horrekin batera, beste zerbaiten bila ere, zeren beste helburu bat izan behar du. Ez dio Artxipiri hilezkortasuna oparitu, gehiengo osoa bakarrik edukitzeko.

hurrengo kapitulua : PARETA PUSKATU ETA BERREGIN
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada