PATRIXIK EZIN DU DIMITITU



HAMARGARREN ATALAREN HASIERA
---------------------------------------------------------------------------

Kafetxo bat hartzeko gogoa daukat. Egia da lagun, azkeneko boladan oso lasai eta oso gustora bizi garela Enparantzan; garai bateko urduritasunak desagertu dira zorionez.
Hemengo biztanleek badakite( nahiz eta inoiz ezer ez esan) Enparantzan diru asko dagoela eta berriro itzuli dela momentu ederrenetara.
Eta aprobetxatu egin behar dugu, bai horixe!
Anaiak tabernan ordu hauetan bezero gutxi egoten da, normalki hamarrak arte ez da mugimendurik ikusten, baina gaur ordea,…egon, egon piskat lagun...
Hor dagoen eulia Patrixi da. Ziurtatu behar dut hanka sartu baino lehenago. Bai, bera da. Eskerrak ondo ezagutzen dudala.

-- Zer egiten duzu hemen ordu hauetan?
-- Zure zain nago Kaiku. Aspaldi ez gara ikusi, ez dakit non sartzen zaren.
-- Han eta hemen. Batzutan Sindikatora joaten naiz lotara eta beste batzutan Endaiara.
-- Zu agurtzera etorri naiz. Biriatura noa, jaio nintzen herrian hil nahi dut.
-- Zer esaten ari zara! Zurekin pasa behar diren sustoak ez dira makalak!
-- Ez da txantxa. Joan egin behar dut, nere bizia ahitu da.
-- Egon zaitez isilik, zure bizia ez da bukatu eta ez da bukatuko. Hor daukazu piku txuria, gainera zuk ez duzu piku osoa jan behar, zatitxo batekin nahikoa duzu hilezkortasuna lortzeko.
-- Hori Kaiku nik ezin dut onartu. Hemen hamabost milioi Euli bizi gara eta denak dugu eskubide berdinak.
-- Ezin al duzu atseden bat hartu ?, lasaitu zaitez piskat. Bizia, gozatzeko ere dago. Jan piku zati txiki bat eta zure arazoak bukatu dira betirako.
-- Hori ideologi Sozialistan onartezina da. Eskubideak denontzat dira. Euliak ez dugu Sozialismo Aberatsa onartzen.
-- Patrixi, ordu hauetan ez gara hasiko eztabaidatzen….jan ezazu zati txiki bat, inor ez da enteratuko eta agur arazoak.
-- Oso oker zaude Kaiku. Ni enteratuko naiz ze nazkagarria naizen, ze zabor puska naizen.
-- Bale, bale, ulertu dut.


Ez dut ezagutu nere bizi osoan horrelako pertsonai bat. Militantea da urte osoa, egun osoa, segundu guztiak. Nere ustez lo dagoenean ere, militantea da. Ze fuertea!

--Beno Patrixi, presaka nabil, orain Komitearen bilera dago eta iruditzen zait oso garrantzitsua izango dela.
-- Eta horrela bukatu behar dugu, Cointreau kopa bat hartu gabe?
-- Cointreau ordu hauetan?
-- Ez naiz bakarra, zu ere zahartzen ari zara.
-- Ba, bai, baina ni saiatu naiz hilezkortasuna lortzen.
-- Eta ez duzu lortu!

-- Ez. Pikua eta ni usteltzen hasita geunden.
-- Agur Kaiku. Biriatun ikusiko gara.
-- Agur Patrixi. Biriatun, Endaian, Altzan eta Txurreroen Enparantzan ikusiko gara. Zuk ezin duzu dimititu.

-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : SOZIALISTEN ARTEKO BORROKA