ESTHER LUR JOTA DAGO


Bilera bukatu da. Bakoitza bere aldetik joanda, Alkatea Estherren bila dabil, amorratzen dago albistea emateko. Jendea pilatuta dago eta horrek zailtzen du elkar ikustea. Azkenean topo egin dute elkar. Segundo bat galdu gabe kontatzen dio nola joan den bilera. Horrez gain agindu dio ekitaldia bukatzeko, haur denak salduta daudelako.
A zer aurpegia jarri duen Estherrek, negar egiteko ez du ezer falta. Ez dakit nondik atera behar duen indarra, dena bukatu dela esateko.
Ez dago ondo eta arnas piskat hartu behar du. Azkenean alde egiten du, Lau Haizetan bakarrik egoteko.
Joxe Mari berak ematen dio bukaera ekitaldiari. Hau sestra antolatu dena hemen!!!
Guraso denak haserre bizian daude, berarengana doazte zuzen zuzen, segituan Udaltzainak babestu dute. Bapatean nola gaiztotu den hemengo giroa.
Udaltzainak Anaiak tabernan sartu nahi dute Alkatea, baina ezin dute, guraso denak gainera etortzen zaie. Momentu honetan Udaltzain mordoa gehitu da lehen zegoen kopurura, ez dakit lortuko duten guraso hauek lasaitzea.
Haurrak hasi dira eramaten Klinikara, herizainak daukaten dena ematen daude, bitartean Artxipik isildu gabe, balkoitik jendeari esaten dabil lasaitzeko, alferrik da ordea, inork ez dio kasurik egiten, nik ez dakit nola bukatuko duen eskandalu honek.
Eskerrak haurrak Hilezkorra diren, bestela bat baino gehiago hilko zen borroka honetan. Beste Udaltzain gehiago sartu dira saltsan eta orain bai, orain lortu dute Alkatea taberna
sartzea. Pentsatzen dut lasaitu ederra hartu duela.
Alkatea ziur dagoenean, Udaltzainak Enparantza huztutzea erabaki dute. Lehenbailen bukatzea da onena. Horrelako istilu arriskutxuak ez dira batere onak Enparantzaren prestigiorako. Eta ez hori bakarrik, hemengo langileak jende normala da, zu eta ni bezela, ahal dute zauritu edo auskalo zer, nor daki.
Eta tristura honen erdian, non dago edo non daude, Komiteko kideak?
Zu ez zara galdera hori egiten lagun?
Ni bai. Denbora guztia begira nabil, ea ikusten ditudan Komiteko kideak, momentu garrantzitzu hauetan aurpegia eman behar da.
Ia ziur nago, ez daudela batere ados Alkateak hartu duen erabakiarekin. Nondik ateratzen dudan horrelako konklusioa?
Ba Estherrek hartu duen erabakiarekin. Neretzat oso adierazgarria da berak egin duena.
Dena utzi du eta Lau Haizetara joanda bakar bakarrik egotea. Hori oso esanguratsua da, horri gehitzen baldin ba diogu, negar egiteko ez zuela ezer falta, ba dena esanda dago.
Ez dut nahi gehiago sakondu gai horretan, denborak esango du zenbaterainokoa izan den Joxe Marik hartu duen erabakia. Zenbaterainokoa izan den bi zentzutan, bai txarrean eta bai onean, zeren alde ona ere ba du.
Ni hainbeste zero artean galdu egiten naiz, baina iruditzen zait mila bilioi dólar diru kopuru polita dela, nahiz eta jakin, hemen izango litzatekeela hiru eta lau urtetarako bakarrik.
Ez dut jarraituko buruari bueltak ematen. Txanpain piskat edan behar dut. Aspaldi ez dut -Arratekin hitzegin eta gaur aprobetxatuko dut aukera.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : UDALTZAINEN ORDUA