NEGOZIO BOROBILA


Bozgorailua jarri da martxan, zerbait edukiko dute esateko.

-- Labaka Jauna, Labaka Jauna, egon plataformaren ondoan hemendik minutu batera.

Ze arraro Alkateari horrela deitzea, hemen denak gaude metro batzutara.

-- Kaixo Labaka Jauna, ba nuen zu ezagutzeko gogoa, Estatu Batuetan oso ospetxua zara.
-- Ez nekien …..nor zara zu?
-- Estatu Batuetako Komunitate boteretsuen burua. Haurrak ikusten ditugun bitartean, galdera batzuk egin nahi dizkizut.
-- Ondo dago, goazen gora.


Joxe Marik segundo hauetan, hamar mila bira eman dizkio bere buruari. Urte askotan hartutako experientziak, aholkatzen dio ez duela inongo harridurarik erakutsi behar.

-- Haur hauek gai izango dira gure hizkuntza ikasteko?
-- Noski baietz, hamabost egunean ikasi dute Euskera. Hauen burua prestatu dago hamar hizkuntza ikasteko.
-- Ondo dago hori. Eta gai izango dira Unibertsitatean hiru titulo ateratzeko?
-- Eta lau ere. Hauen burmuina pribilegiatua da. Enparantzatik aterako den haur flojoena gai izango da Estatu Batuetako Lehendakaria izateko.
-- Bai?

-- Zalantzarik gabe. Hemen jaioko dira Munduko Nobel Sari denak, Zientifikoak, Intelektualak, Banketxeko buruak. Ah eta horrez gain pertsonak izango dira, pertsonak hilezkorrak, haur hauek ez dira inoiz gaisotuko eta bukatzeko esango dizut, ahal dutela bizi ezer jan eta ezer edan gabe.
-- Hori nola daiteke, jan gabe bizitzea?
-- Hilezkorrak garenok, ahal dugu bizi ezer jan eta ezer edan gabe.
-- Zu hala bizi al zara?
-- Ez, janda hobeto bizi naiz.
Estatu Batuetako komunitate boteretsuen burua ez daki zer esan. Joxe Marik sartu dion panfletoarekin, ez daki non dabilen.

-- Erabat harrituta utzi nauzu Labaka Jauna. Ez dakit zer esan….espero dut egia esan didazula.
-- Noski. Adibide bat ipiniko dizut, haur horri egin zimiko bat. Egin, egin lasai.
-- Ziur zaude?
-- Egin lasai zimiko bat, ikusiko duzu nola ez duen negar egingo.


Seaskaren ondoan jarri ondoren, belaunikatu da zimikoa egiteko. Ez da izan txikia, baino haurra jarraitu du irribartsu. Berehala lepoa biratu du

-- Ikusten! Hilezkorrak dira, ez dute minik sentitzen.
-- Hau ospatu egin behar dugu. Ba duzu Txanpain piskat Labaka Jauna?
-- Hemen Txanpaina hautsa baino gehiago dago gizona.


Jendea artea ebitatzeko Anaiaken eseri dira, lasai lasai, mintzatzeko aukera dute, ea zer ematen duen elkarhizketa honek.
Lehendabizi Txanpain trago bat egin behar dute eta gero gerokoak.

-- Labaka Jauna, guk milioi bat haur erosten ditugu Txurreroen Enparantzan.
-- Ez nuen gutxiago espero. Pertsona azkarren artean ez da egoten inoiz arazorik.


Lehenengo kopa gutxi zen eta orain bigarrena atera dute, Joxe Marik gustora edan du bigarrena. Hirugarrena ere gustora hartuko du.
Amerikano dirudun honek diru asko du eta presa ere, berehala nahi du tratua itxi.

-- Datorren astean ordainduko dugu erdia, 300.000.000.000.000.000 milioi dólar.
-- Hori ez da erdia, haur bakoitzak mila milioi dolar balio ditu.
-- Hainbeste haur erosita jaitsiko duzu faktura piskat, ezta?
-- Faktura ez, ahal duguna egin da, denbora gehiago eman ordaintzeko, beste ezer ez.
-- Eta ez ba ditugu erosten?
-- Txinak erosiko ditu. Txinoak hemengo burmuinak behar dituzte mundua jateko.
-- Datorren hilean ordainduko dugu laurdena. Datozten hamar urtean, beste dena.

------------------------------------------------------------------------------------------------- hurrengo kapitulua : ESTHER LUR JOTA DAGO