-- Bukatu ahal dun. Orain jarraituko dinagu Hotelaren arazoarekin, zeren guretzat, momentu honetan, Demokrazia baino askoz garrantzitsuagoa dun.
Aurpegietan azaltzen diren keinuak, ez dira xamurrak deskribatzen. Neu ere nahastuta nago. Enparantzaren oraingo fase hau oso korapilatsua da.
-- Joxe Mari oraingo arazo hau ez diat ulertzen, ezin diat ulertu, mila bira ematen zizkioat nere buruari eta alferrik. Horrela hitzegin duena Luis Mari Ralla izan da.
-- Zer da ulertzen ez dekena?
-- Zergatik behar duk Hotel erraldoi bat egin, eta zertarako?
-- Ba hori oso erreza duk explikatzen. Lau Haizetan ez zegok lekurik eta haurrak behar ditek leku bat egoteko, bizitzeko.
-- Nola bizitzeko, haurrak biziko dituk gurasoen etxean.
-- Gurasoen etxean biziko dituk Enparantzatik alde egiten dutenean, bitartean behar ditek leku bat, horregatik egingo diagu Hotel berria.
-- Dena egiten duk hire erara – Luis Mari hasi da berotzen – Ezeiza auzoan egin behar ziren etxe bizitzak, bertako langileentzat, eta orain zer, eta egin behar duk hamar mila gelako Hotela. Agur etxe bizitzak eta agur auskalo zenbat milioi dolar.
-- Dirua ez duk arazoa motel, gainera Hotelak beti edukiko dik bere balorea. Hemendik hiru mila urtera, turismotik biziko garenean, ederki etorriko duk.
-- Nahi dekena egintzak Joxe Mari, ni ez negok ados eta hik dena, nola konpontzen deken bozketarekin, berriro irabaziko duk eta agur benhur, ni baniek.
Luis Mari Ralla altxa da, badoa, ez du jarraitu nahi bileran. Ate ondora hurbildu denean Alkatea atera zaio bidera.
-- Nora hoa, egon adi piskat, iritsiko gaituk adostasun batera.
-- Ez duk posible hirekin adostasun batera iristea. Adibide bat ipiniko diat : haurrak zergatik egon behar ditek hainbeste denbora Enparantzan? Nork erabaki dik egon behar dutela Hotel berrian?
-- Hori nik erabaki diat. Hotel berria egitea ona duk guretzat, hor lana sortuko duk, Alemanak egingo ditek Hotela, aste betean hasi eta bukatu. Alemania duk Europako motorra, guk jende horrekin ibili behar diagu. Ezin diagu beti abarkarekin ibili, tarteka ere zapata dotore batzuk jantzi behar dizkiagu.
-- Zenbat pentsatzen duk kobratzea haur bakoitzengatik?
-- Ez zekiat, horri buruz ez diagu oraindik hitz bat ere esan.
-- Enparantzak kobratuko dik diru bat haur bakoitzengatik?
-- Noski!

Egundoko istilua sortu da Komiteko kideen artean. Batzuk oso gaizki hartu dute Alkatearen erantzuna.
Hau eskandalua dagoena hemen barruan, Artxipik ate eta lehio denak itxi ditu. Oraintxe bai dagoela Komitea zatituta eta ez dakit zenbat pusketan.
Enparantzan dabilen jendea, ez dakit zer pentsatuko duen dena itxita ikusten dutenean.
Hemen barruan istilua ez da bukatu, bai zera!
Norbaitek porra batekin puskatu du lehio bat eta eskerrak, zeren orain zertxobait ikusten da. Ze txarra den ilunpetan egotea.
Desagertzen ez dena zarata da, ze sestra antolatu dute Alkateak eta Luis Marik. Isildu gabe jarraitzen dute bakoitza bereak esaten.
Hemen onena alde egitea da. Tabernan enteratuko naiz zertan bukatu den gaurko bilera triste hau.
-------------------------------------------------------------------------------------------------

HAMABIGARREN ATALAREN AMAIERA
hurrengo kapitulua : DIRUDUNAK BA DATOZTE BERRIRO ENPARANTZARA
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada