FORENSEA



Lagun batek, proposatu dit bere lantokira joatea lana eskatzea. Orain arte dena oso normala da. Anormala dena da, nik egin behar dudan lana zabor biltzaileena dela eta ez nagoela formatuta. Nere formakuntza lan munduan Eraikuntzakoa da eta zabor biltzaileei, eskatzen diete bederatzi urteko Karrera Unibertsitatean eta nik dagoeneko berrogei eta hamasei urte ditut. Ba omen dago Oxforden, karrera motz bat, sprint luzea, pare bat urte edo horrelakoa...Ni ez naiz inora mugituko, lanean hasiko naiz, posible bada, eta hortik aurrera ikusiko dugu zer gertatzen den. Lan horretan arazo handiena omen dago, galdera batean: zaborra zertan den.
Gure gizartean oso zaila da ezagutzea, jakitea zer den edo zer ez den zaborra. Agian ez da ezagutu behar, agian guk erabaki behar dugu, guretzat zer den zaborra. Adibidez: alfer bat zaborra da? Galdera hori oso zaila da erantzuten. Baina hori ez da dagoen galdera bakarra: bankero bat, dirudun handia, zaborra da? Berak irabazten du, langile batek baino askoz gehiago, auskalo zenbat gehiago, ezin da zuzen jakin zenbat gehiago...
Langileak, lan gogorra egin aparte, askotan ezinean bizi gara eta hori gertatzen zaigu, korbatadun abereak ez duelako inoiz nahikoa irabazi. Beti gehiago nahi du, dena gutxi du. Haurtzaroan portaera horrek, harritzen ninduen pila bat, horregatik gaztetan sendagilea izan nahi nuen eta nere aita kezkatu egiten zen.
--Nondik atera duzu kontu hori, zertarako nahi duzu sendagilea izan. ?
--Nik forensea izan nahi dut, konzientzia ikusi nahi dut, ikuitu egin nahi dut.
--Zu forense bezela gosez hilko zara, hobe duzu dentista sartzea.
Ez dakit nere aitak arrazoi zuen ala ez; gizarte honetan, gure kulturan, gure bizian, oso konzientzi gutxi dago eta dagoena, ederki ezkutatuta! Hala ere, jarraitu behar dugu amesten eta horretarako, egunero jan egin behar dugu, ahal baldin bada, hiru aldiz eta horretarako, diru piskat behar dugu eta horretarako lan egin behar dugu.
Lana biziaren gorputza da.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : BANATOR BUELTAN

1 comentari:

Anònim ha dit...

Epa Xanti! Kax-kax...hemen nago, egiten duzun galdera bati erantzun posible bat emateko: Zaborra ote alferra? erantzuna: Bai, baina birziklatzeko gaia. Gure amatxo bakailaoa deskargatzen ibili zen garai batean, goizaldeko seietatik arratsaldeko zazpiak arte. Alferrak birziklatzeko bertara eramango nituzke. Gure amak dioenez, "karguak" mirariak egiten ditu alferrekin.
Beti bezala Xanti, sarrera ederra zurea, hau ere!
Matte,
Nereak.