BIZITZAKO GAU LUZEENA


Bai, Eguzkia atera zen eta eskerrak, Erreinu denen Erregeak ez duela hutsik egiten egun bakar batean. Horrela jarraitu dadila luze.
Eta ze gaua lagun!!! Munduan dauden pekatu denak egin ziren gau horretan. Eliza ez zen erori, baina balantzaka ibili zen gau osoan.
Zer ikusi handia eduki zuen, Patrixiren konportamentuak, zeren Europako Euli denak gonbidatu zituen. Hogeita hamabost mila milioi Euli egon ziren festan.
Ze festa Jaun-Andreak! Lehendabiziko zatia beldurgarria izan zen, goien hodeiak ez ziren ados jartzen eta behean Euliak, Enparantza jan egin zuten.
Ez zegoen lekurik txingurri batentzat, dena, osoa, Euliz beteta zegoen. Eskerrak goizeko hiruretan, Euli Italiana batek agindu zien lurretik hogeita hamar metrora igotzeko eta orduan arnasa hartu genuen beste denok.
Biztanleak kalera irten ziren, zahar eta gazteak, denak eta orduntxe hasi zen Akelarrea. Itziarrek sorginkeri bat erabili zuen euria aldatzeko, ura zena, kalimotxoan bihurtu zuen.
Hura zen algara eta poza! Mundu guztia hasi zen dantzan, beldurra egotzi behar zen gorputzetik, ahaztu egin behar zen gau iluna.
Kalimotxoa beheraino iristeko Euliak utzi zuten tarte bat, eta orduan lehertu zen Enparantza.
Kalimotxo freskoak gorputza hoztu egiten du eta odola berotu, zenbateraino gainera! Gaztedia hasi zen biluzten, bai gorputza eta bai arima eta hortik aurrera bizi izan genituen ordu batzuk ezin direnak deskribatu.Gau horri buruz ezin dizut gehiago esan lagun, den dena ezin da kontatu, beti gorde behar da zerbait guretzako. Biziak ditu momentu magiko batzuk eta hoiek gureak dira, gureak bakarrik, Sozialismoak, Maitasunak, ezin dute hain urrutiraino iritsi.
-------------------------------------------------------------------------------------------------hurrengo kapitulua : ENPARANTZAREN ETORKIZUNA