ENPARANTZAREN ETORKIZUNA


Momentu magikoak bakean utzita, orain sartuko gara egunerokotasunean, Enparantzan bizitzen diren ordu harruntak.
Gogoratzen ba zara, Udaletxean egin zen azken bileran, gauza asko gelditu ziren zintzilik eta gaur dago egundoko aukera, dena konponbidean ipintzeko.
Bileraren hasieran gaudenean, ohartu naiz zazpi grado gutxiagorekin bizi garela, hogei gradotan ez duela berorik egiten. Komiteko kide gehienak, gaur ez dira alkandora hutsean etorri, Alkatea berak ez du jertsea erantzi.

--Gaurko bilerak bi zati izango dizkik : lehenengoa zuhaitzen eta Hilezkortasunaren etorkizuna finkatzeko izango duk. Bigarren zatia garrantzitsua izan behar dik, Enparantzaren eta gure etorkizunaren ibilbidea asmatu behar diagu.
-- Zuhaitzen eta Hilezkortasunaren etorkizuna garbi zegok, – Estherrek hartu du hitza – orain arte bezela jarraitu, esne berriarekin ez zegok arazo handirik, nik segi egingo nikek berdin.

Joxe Mari orduz lehen hasi da kokotsa eta sudurra igurtsen.

-- Zuhaitzak mantentzea ba din bere zentzua, milaka dolar batzuk garestituta fruitu bakoitza, iruditzen zaidan interesantea izango dela horretan saiatzea. Hilezkortasuna pertsonarik gabe...oso arriskutxua dun.
-- Zergatik esaten duk arriskutxua dela ?
– Ixabelek zorroztu nahi du bileraren punta.
-- Dirua galduko dugulako. Orain ez gaitun hasiko betiko hostiarekin, Enparantza ez dun Gurutze Gorria. Zer nahi dun, munduko langabetu denak onera etortzea Hilezkortasunaren bila.

Alkatea haserretu eginda eta berotu ere bai. Jertsea kendu du.

-- Ni nazkatu egin nauk gai honekin. Oraintxe bertan erabakiko diagu zer nahi dugun.
Sozialismo Aberatsa nahi dugunok eskua altxa : Bost pertsona. Sozialismo Normala nahi dezutenak eskua altxa : Hiru pertsoana.


Alkatea altxatu da. Ezin du disimulatu barruan daraman poza.

-- Txurreroen Enparantzan datozten mendeetan aplikatuko dugu Sozialismo Aberatsa, Komiteak hala erabaki duelako.

Garbi gelditu da zein izango den erregimen pol.itikoa hemen. Sozialista praktikoak irabazi egin dute. Sozialista benetakoak jarraitu behar dute ametsetan. Ez du tenperatu txarra egiten Marxen gelan lo egiteko.
Minutu batzutan Alkateak bilera eten egindu. Orain bai garbi gelditudala Komitean dauden bi taldeak.
Zer iruditzen zaizu lagun hemen dagoen panorama?
Nik ez dakit zer esan, oso nahastuta nago. Hauek denak dauzkate hogeita hamairu urte, denak biziko dira milioika eta milioika urte eta hori dena gutxi balitz, beraien artean daude anaiak, ahizpak, senar emateak, lagun handiak eta nahi den guztia.
Oraingo erregimen honek ezindu luze iraun, agian sei edo zazpi mila urte egongo da agintean, baina laister eroriko da.´
Atsedena bukatu dela dirudi, Komitea berriro bildu da eta Alkatea prest dago hitzegiteko.
-------------------------------------------------------------------------------------------hurrengo kapitulua : ALKATEAREN MITINA