BELARRIETA

LEHEN ATALAREN HASIERA
-------------------------------------------------------------------------------------------------

Orain dela urte batzuk, Altza, munduko herri politena zenean, Martitegi eta Amuederren artean, bazegoen baserri bat Belarrieta izena zuena.
Garai hartan Ezeizatarrak bizi ziren baserrian. Anastasio aita eta Josetxo semea. Baserriko ama, Joxepa, aspaldi xamar hil zela, istripu batean. Biak bakarrik, nahiko ondo konpontzen ziren, batez ere baserriko lanetan; sukaldaritzan arazoen bat zutenean, Amuederreko etxekoandreari deitzen zioten.
Baserria ez zen oso dotorea, baina bai xarma handikoa. Aurreko aldean loreak zituen eta intxaur handi batzuk ere bai. Atzeko aldean berriz, sagasti eder bat zegoen, sagar klase askorekin. Aitak urtero sagardoa egiten zuen eta sagardo urtea zenean, Donostira joaten ziren saltzera.
Hantxe bizi ziren patxadan, beraien behi eta txerriekin, oilo eta baserriko izarrekin. Baserriko izarrak bi idi ziren, Altzako idi pare onena, beno, Altza eta inguru osokoa. Idi deman irabazten zutenean, aitak eta semeak bazekiten ospatzen.
Eta horrelaxe bizi ziren biak, egun hura, iritsi zen arte.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : AMERIKETARA NOA

ENPARANTZAN EZ DA INOR GEHIAGO HILKO


Egun handiak asko dira Enparantzan, badakit lagun, hori pentsatzen duzula, baina gaurkoa handia da benetan, Joxe Mari Labakak gaur urteak betetzen ditu.
Ez dizut esango zenbat, zeren nik ere ez dakit, hauek beti dituzte hogeita hamairu urte,
horregatik ez du merezi pentsatzen nekatzea.
Edonor konturatzen da zerbait handia datorrela; inoiz ez bezela Txurreroen Enparantzan biztanle denak eseriko dira mahai berdinean. Gaur jai eguna hartu dute biztanle denak, baina denak, ez dago bakar bat lanean, ez Anaiak tabernan, ez Ezeiza Hotelean, ez Lau Haizetan, ez Udaletxean, inon ez! Komiteak hamar mila langile kontratatu ditu, hamar mila aleman etorri dira lanera, baina ez bakarrik lanera, baita ere gure hizkuntza entzutera.
Alemanian, euskera zaharrak, jende askori jakinmina pizten dio.
Arazo txiki batzuk egon dira bazkaria antolatzeko, ez bait dago tokirik denentzat, horregatik pentsatu dute gaztetxoei aparte ematea, lehenago alegia.
Haurrak ere oso ondo pasatzen ari dira, Komiteak gutxitan bezela egin ditu opariak, oparitu die bidai bat Estatu Batuetara, Kaliforniara hain zuzen, Josetxo Ezeizak utzi zuen Gaztelura eta dena dohainik eta gainetikan, haur bakoitzari milioi bat dólar gastatzeko. Hori da oparia!!!
Ez da oso azkarra izan behar ohartzeko, zergatik dagoen hemen hainbeste euforia eta hainbeste poza. Oraindik ez dut ikusi haur bat negarrez.
Eta hobe. Gaur ez da negar egiteko eguna, gaur jai eguna da. Horretarako etorri dira Tapia eta Leturia, baita ere Inmuntzo eta Beloki eta pailasoak Pirritx eta Porrotx.
Horrelako egun batean ezin zuen inor falta eta Enparantzako ate nagusiena irekita dago, lagun asko etorri dira Astigarragatik, Pasaiatik, Errenteriatik, Hernanitik, Oiartzunetik eta baita ere Donostiatik, gaur egun berezia da, oso berezia, horregatik Enparantzak ireki ditu ateak.
Lehen ahaztu zait esatea, baina Bertsolariak ere etorri dira, nola ez ba, Sustrai Kolina eta Amaia Agirre, hortxe ari dira jo ta ke, Amaiak, gerria puskatu nahi dio Urrunako txoriari, laister ohartu da, ez dela hain erreza.
Ama abokatu ona du eta aitak larre motzean hiru karrera egin ditu. Hortik atera kontuak!
Eta jaiak jarraitzen du, Enparantzako biztanle denak Txanpaina edaten daude, gutxitan egoten direnak ere hemen daude, adibidez Lau Haizetako arduradunak Mari Kutz eta Martxelo, Anaiak Tabernako arduradunak Mikel eta Arrate.
Ia ahaztu zait ahaztezina, Enparantzako izar bat, Starlux astoa, jai egunetan bezela jantzita, Manchesterren elastiko gorriarekin, aurrean Boby Chalton Erraldoiaren argazkia eta atzean Best Handiarena, futbolaren historian egon den extremo onena.
Eta zu lagun ez zara animatzen, ez duzu etorri nahi? Altza ingurukoa baldin bazara, ez duzu arazorik, zure zain Txanpain kaxa bat dago.
Hemen bazkaldu nahi baldin baduzu, mugitu, bertsolariak bukatu dute eta hemen ohikoa da, azkena hartu eta bazkaltzen hastea.
Baina egon, egon piskat, Joxe Mari gora doa paper batzurekin…balkoian dago. Ziur nago mitin bat emango duela.

-- Egun on lagunak : Egun berezi honetan hitz batzuk esan behar ditut. Lehenengo azpimarratu behar dut, gure Enparantza oso sendoa dela, indartsua dela, badugula lana beste hamar mila urteetan, seguraski ehun mila urteetan, baina ez dut ahoa gehiegi zabaldu nahi.
Enparantzan ez dugu inoiz ezer handitzen, horregatik nahi dut poliki eta goxo goxo hitzegin, esateko, Txurreroen Enparantzan ez dela inor gehiago hilko.


Mundu guzia isildu egin da, inork ez du arnasarik hartzen, hemengo biztanleek elkarri begira daude, badirudi lehergailu atomiko batek estanda egin duela.

-- Entzun duzutena, gaur bertatik balio du. Kanposantua, azpitik dena zulatu dugu, zulo erraldoia egin dugu, hamar kilometroko zuloa eta hotzgailu ikaragarria ipini dugu bertan.

Hemendik aurrera hiltzen direnak, hotzgailuan sartuko ditugu eta esnatuko ditugu, hemendik hiru mila urtetara, gutxi gorabehera.


Denak ohiuka hasi dira, dirudienez epe luzea iruditzen zaie. Pentsatzen jarrita siesta luze xamarra da.

-- Enparantzak ez dauka beste irtenbiderik. Guk momentu honetan ezin ditugu hainbeste aho mantendu. Eta ez da bakarrik janaria, edaria askoz garestiago da, Moet Chandon, Martini...,gu lehen mailan gaude.


Lehen mailan egon edo ez egon, hemen berdin da, hemen nahi dutena da, siesta handi hori moztea eta ez zait iruditzen errez xamarra….

-- Bi mila urte, ezin dugu gehiago jaitsi. Hitza ematen dut, hemendik bi mila urtera, denak biziko garela kategori berdinean, denak izango gara Hilezkorrak.
Beste gauza bat, hile honetan altxako dugu soldata, Enparantzako biztanle denak kobratuko duzue ehun mila dolar hilero, bai langileak eta bai lana utzi dezutenak.
Hotzgailuan egongo zareten hile denak, kobratu egingo dituzue, soldata laurdena hori bai.

Momentuz ez daukat beste ezer esateko.

GORA SOZIALISMO ABERATSA !!!
GORA TXURREROEN ENPARANTZA !!!


Momentuz nik ere ez dut ezer esateko.
Agur lagun.
-------------------------------------------------------------------------------------------------

TXURREROEN ENPARANTZAREN AMAIERA

HITZAK, PAPERA BAINO GEHIAGO BALIO DU


Aita Santua zutitu da, bi eskuak zabaldu ditu, Patxi belauniko jarri den bitartean, Joxe Marik ez daki ondo zer egin behar duen. Momentuz eserita jarraitzen du.

-- Labaka Jauna hemendik aurrera, Jaungoikoaren izenean mintzatuko naiz. Eliza hilezkorra izan behar du, ezin du hil. Teknologiak gizona trastornatu egin du, diruak gizona gaisotu egin du, mundua hilzorian dago. Fedea, sinesmena galdu da eta sinesmenik gabe, maitasunik gabe, ez dago osasunik.
Diruak ez du ematen zorionik, diruak ez du irekitzen zeruko atea, diruak ez du arima zaintzen, sentimenduak garbitzen, horregatik gizarte hau, sendatu egin behar dugu.
Eta sendatu behar dugu bion artean, Txurreroen Enparantza eta Batikanoak, batera bultzatu behar dute maitasunaren gurdia. Ados zaude Labaka Jauna?

-- Bai…..baina nola egin behar dugu hori dena?
-- Elkarrekin. Beno, neri urte gutxi gelditzen zaizkit, zu gaztea zara. Zuen adina nahiko nuke nik, mundua sendatzeko eta salbatzeko.
-- Hori egina dago, nahikoa du piku txuri bat jatea.

- Patxik Hilezkortasuna oparitu nahi dio Aita Santuari. Joxe Marik ez dauka batere garbi zer egin behar duen.

-- Gure adinarekin zer egingo zenuke ba? – Alkatea hasi da makinatzen.
-- Gauza asko. Lehena izango litzateke, zurekin elkartzea, aberastasuna eraikitzeko, aberatsak izan behar gara, zoriona txiroen artean banatzeko. Eta ez da batere erreza aberastasuna lortzea, gaur egun mundu estuan bizi gara, zuk daukazu adibide garbia.
-- Nik ? Ze adibide daukat nik?

-- Ze adibide, ba Hilezkortasunarena, Enparantzak sistema horrekin, ez zuen lortu dirua irabaztea, orain berriro, Ekologi Berriarekin ez zait iruditzen dirua irabaziko duzutenik. Guraso txiroak diru gutxi utziko dute Enparantzan. Eta txalotzen dut abortuaren aurka joatea, bizia babestu behar dugu.
-- Horretan ados nago. Nik ere ez dut espero diru asko sistema horrekin.
-- Noski Labaka Jauna, ados gaude gu biok oso azkarrak garelako, bestela ez ginateke egongo gauden lekuan, Jaungoikoak badaki bakoitzari ze lan eman.

Bilera berotzen hasi da eta Joxe Marik hoztu egin nahi du piskat. Pentsatzen zuen ez zela erreza izango eta orain ohartu da arrazoia zuela. Ez da batere erreza izango, Altzako baserritar batentzat, Aita Santuarekin negoziotan sartzea.
Nahiz eta zaila izan, orain ez bata eta ez bestea, ezin dute atzera egin. Batek aitortu du Hilezkortasuna nahi duela eta besteak onartu du, Ekologi Berriarekin ez duela dirurik irabaziko.
Segundo batzuk behar izan ditu Alkateak, bilera jarraitzeko.

-- Zuk ba daukazu proposamen bat neri egiteko?
-- Joxe Mari ari haiz denbora guztian, Aita Santuari zuka hitzegiten eta duk horrela, hik berari berorri esan behar diok.
-- Egon ari isilik motel, nere aitonak ez ziken berorrika hitzegiten eta!

-- Lasai, lasai,
- Aita Santua berriro zutitu da – familian gaude, hirurak gara kristauak eta ziur nago, momentu honetan Jaungoikoa pozik dagoela.
-- Ni lasai nago, baina nahi nuke jakin, berorrek ba al duen zerbait pentsatuta, ba al duen plan bat Enparantzarentzat.
-- Nik planak asko ditut Labaka Jauna, baina urteetan aurrera noa.
-- Urteak hemen gelditzen ahal dira, ahal du hogeita hamairu urte milioika eta milioika urteetan izan.
-- Ze adin polita, hogeita hamairu urte….Jesukristok adin horretan eman zuen bizia, guri salbatzeko.


Aita Santua pentsatzen gelditu da, ba dirudi hunkitu egin dela eta ez da harritzekoa. Milioika eta milioika urteetan hogeita hamairu urte izatea, ez da egunero lortzen.
Joxe Marik begiratzen dio eta konturatzen da, ez duela aurrera tira nahi.

-- Gu biok adostasun batera iritsi ezkero, gustora emango nioke Hilezkortasuna lortzeko aukera.
-- Benetan ari al zara Labaka Jauna?
-- Noski baietz, zertarako ariko naiz gezurrretan. Elkarrekin bultzatuko dugu Sozialismo Aberatsa. Guk Banketxe bat ireki behar dugu, Ezeiza Banketxea.
-- Oso ondo, Ezeiza Banketxea izango da gure Banketxea.

-- Zenbat bilioi sartuko luke berorrek……gutxi gorabehera, ba dakit momentu batzutan egoten direla estuasunak.
-- Ni estutu naiz estutu behar nuena Labaka Jauna. Eta esan behar dizut, zenbakietan ez naizela batere trebea. Horrela esateko….hamar mila bilioi Euro ez zaizu sekula faltako.

-- Gu dolarretan bizi gara.
-- Berdin da.


Aita Santuak eskua luzatu dio Alkateari, Joxe Mari oso pozik dago, baina….. ba dirudi zerbait falta duela.

-- Ez genuke paper bat edo dokumentu bat sinatu behar, ze iruditzen zaio?
-- Ez dugu ezer sinatu behar. Jaungoikoaren hitza nahikoa da.
-- Jaungoikoaren hitza…..hemen ez gaude zeruan, lurrean dokumentoekin funtzionatzen dugu.
-- Ez duzu urduri jarri behar, neri ere interesatzen zait zure Banketxea. Inork ez du ordaintzen ehundik hamarra interesetan.


Bordako monstruoak ez zuen espero horrelakorik, ustegabean harrapatu du.

-- Ehundik hamarra izango du, baina hamar mila bilioi dólar gutxienez eduki ezkero kontuan.

Orain harritu dena Aita Santua izanda.

-- Horrek bai mereziko lukeela paper txiki bat, agiri koskor bat…..urtearen bukaeran diru asko da. Elizak aho asko ditu.
-- Jesukristoren hitza nahikoa da. Orain jan behar du piku txuria, ikusiko du Kristoren adinarekin ze ondo bizitzen den.


Patxik dena prestatuta dauka. Plater batean bi piku ipini ditu.
Aita Santua gustora eseri da, hala ere urduritasun piskat igartzen zaio eta agian normala da.
Jaten hasi baino lehenago, zerbait jakin nahi du.

-- Patxi piku hauek zergatik ematen ditek Hilezkortasuna eta, adibidez Milaneko piku berdinak ez ditek ematen?
-- Hauek zuzen zuzenean Jaungoikoaren grazia dute. Hori da dena. Ez du burua nekatu behar.
-- Orain ulertzen diat.

-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : ENPARANTZAN EZ DA INOR HILKO GEHIAGO

AITA SANTUA PIKU ZALEA DA

Patxik segundo batean kendu ditu emakume itxurak eta iritsi dira. Aita Santua zutituta
aurkitu dute, oso lasai dago, igartzen da zezen handiak toreatzen ohituta dagoela.
Patxik eseritzeko esan dio, baina hori baino lehenago, eskua eman nahi dio bere solaskideari. Joxe Mariri nahiko lasai ikusten zaio

--Kaixo Labaka Jauna, ba nuen gogoa zurekin egoteko. Azkeneko mende hauetan jaio zaren pertsona garrantzitsuena zara eta ni zure jarraitzaile sutsua naiz, oso gertutik jarraitzen dut Txurreroen Enparantza eta nola ez, Sozialismo Aberatsa.

Joxe Marik oraindik ez du erreakzionatu, alde batetik normala da, egunero ez da Aita Santuarekin hitzegiten. Patxik keinu bat egin dio, ez da denbora luzean isilik egongo Bordako mutila.

-- Zu Sozialista zara orduan?
-- Galderak min ematen du, Eliza Sozialista da, Jaungoikoa Sozialista delako, berak ahal zuen mundua berarentzak bakarrik egin, baina ez, ez zuen hori egin, denentzat egin zuen, gu denok disfrutatzeko.

-- Barkatu moztea
– Patxi sartu da tartean – berorrek zer hartu nahi du, Txanpaina agian?
-- Ezta pentsatu ere, Txanpaina bekatuari lotuta dago, pozoina da, beste zerbait garbiagoa edango dut.
-- Sagardoa ba dut, nahi du probatu, sagarrarekin egina dago.
-- Bai, hori bai, sagarra fruitu ona da, garbia, noblea. Ni oso fruitu zalea naiz.
-- Hi Joxe Mari, zer edan behar duk?
-- Nik Txanpaina edango diat, zer nahi duk edatea orain!
-- Labaka Jauna barkatu, baina ez zenuke hainbeste Txanpain edan behar. Zu momentu honetan zara munduan dagoen lider handiena, erreferentzia zuzena zara milaka eta milaka milioi pertsonentzat, Sozialismo Aberatsa zu zara. Zaindu egin behar duzu zure kondukta, zure ohiturak, zure itxura.

-- Enparantzaren edaria Txanpaina da, bai Komitearena eta bai langileena, guk ez diogu inoiri kalte egiten. Ez dut ikusten zergatik utzi behar dugun Txanpaina.
-- Ez naiz ausartzen…
-- Hemen lagun artean gaude –
Patxik egiten ditu bitartekari lanak – berorrek ahal du esan pentsatzen duen guztia.
-- Horrela bada, oso ondo eta mila esker. Nahi nuen esan, hemen pasa diren gauza itsusi batzuk, seguraski alkohola gehiegi edateagatik gertatu direla.


Joxe Marik harritu aurpegia ipini du, ez balu ulertu bezela.

-- Ze gauza itsusiak gertatu dira hemen?
-- Badakizu Labaka Jauna, astoak zenbat kristau hil dituen…,bizia Jaungoikoak ematen du eta baita kendu ere.
-- Jaungoikoak eman dio bizia Starluxei eta kentzen dion arte, bizirik jarraitzen du. Agian Jaungoikoak eman zion agindu hori.
-- Ez naiz Erromatik hona etorri zurekin haserretzera. Zu Sozialismo Aberatsen liderra zara, hori ez du inork zalantzan jartzen, nik ahal dut izan zure laguntzailea, laguntzaile ona, horregatik komeni zaigu ondo konpontzea. Zer iruditzen zaizu?
-- Nere belarriei gustatu zaie zure proposamena.
-- Beraz...
-- Ia ziur nago, nere burmuinari gustatuko zaiola.


Patxi azkar mugitu da, ez du nahi bilera gaiztotzea. Joxe Mariri Txanpaina atera dio, Aita Santuari sagardoa eta beretzat ere.
Aita Santuak Patxiri begira gelditu da, zerbait esateko gogoa daukala dirudi.

-- Patxi, jateko zerbait..., jan gabe edatea ez zait gustatzen.
-- Barkatu, ez naiz konturatu, zer nahi du jan berorrek, agian zerbait beroa edo fruitu batzuk, gereziak, piku txuriak.
-- Hori, piku txuriak, aspaldi jan gabe nago.
Joxe Marik berehala Patxiri sekulako begirada luzatu dio. Apaiza ez da gehiegi estutu, seguraski hori espero zuen.
-- Hik ez dituk piku batzuk jan nahi?
-- Piku txuria Enparantzan ez duk jaten fruitu bezela, hik badakik oso ondo, Hilezkortasuna ematen duela.

-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : HITZAK, PAPERA BAINO GEHIAGO BALIO DU

ENPARANTZAN INAUTERIAK


Altzak gerri txarreko torero asko eman ditu eta egia esan, gerri txarrarekin zaila da ondo toreatzea, batez ere ez denean aurretik jakiten, zezena edo idia toreatu behar den.
A ze buruko mina ipini dion Patxik, nik dakidan bati. Bestela ere, ba dauka zertaz pentsatu eta etorri zaion opariarekin akabo!
Bizian, batzuetan, etortzen dira arazo arraroak, eta ez hori bakarrik, baita ere arriskutxuak, batek ez dakielako non bukatu dezaketen.
Joxe Mariri horrelako zerbait gertatu zaio. Konturatu da Aita Santua ez datorrela modu onean, bestela ez litzateke isil isilik etorriko,bai zera!
Auskalo zenbat jende bilduko zen Enparantzan bera ikusteko eta zenbat ekitaldi antolatuko ziren, Meza Nagusia, oturuntza erraldoi bat, musikoak eta nik ez dakit zenbat ekitaldi gehiago.
Baina ez, bakarrik dator eta bakarrik joango da eta Altzatik Erromara ba daude ia bi mila kilometro. Agian Pasaian norbaitek itxarongo dio, auto on batekin, ahal du egun berean iritsi.
Ez du burua lehertu nahi, gertatu behar dena gertatuko da, amorru handiena ematen diona da, inorrekin ezin duela egon, gustora hitzegingo luke Artxipirekin baina….
Urduri dago Enparantzako Alkatea, nahiz eta experientzi handia eduki, asuntu hau ez da harrunta, hau ez da eguneroko ogia, mahai berdinean eseriko da, bera baino diru dezente gehiago manejatzen duenarekin.
Hori ez dago ziurtatzerik eta gainera, dena ez da diru kontua, bera baserri bateko semea da, Altzatik ez da inoiz atera, berarentzat zerbait handia izango da Aita Santuaren ondoan eseritzea, ni behintzat oso urduri egongo nintzateke.
Orduak ba doazte aurrera. Ordularia poliki poliki dabil, horregatik ez da inoiz nekatzen, nekatzen garenak gu gara, egun batean gelditu arte.
Baina ez gaude gelditzeko prest, momentu magiko honetan gutxiago, Joxe Mari mozorrotu eginda eta zertaz? Eskaletaz.
Galtza handi batzuk jantzi ditu, zikin zikinak, eskubiko partean puskatuak daude, alkandora garai batean txuria izan zen, jertsea ez da berea, justu justu jantzi du, ederki igartzen zaio kupel txikia, zapatak berriz auskalo nondik hartu dituen eta onena da, ezkutatuta dagoela. Patxin zain dago.
Txapinene ondoan, Barbotegi aurrean lorategi moduko bat dago, zuhaitz txiki batzurekin eta hortxe dago gure Alkatea ; ba daki Patxi ordu honetan etorriko dela bere bila.
Behin baino gehiagotan begiratzen dio bere buruari, pentsatzen dabil norbaitek ikusi ezkero, ea ezagutuko duen hala ez. Urduri dago, ezindu disimulatu, baino ez du disimulatu beharrik, ordu honetan ia ez dago inor Enparantzan, Anaiak tabernan azkeneko bezeroak etxera joateko gogo gutxirekin.
Bapatean emakume bat ikusten du gorde lekutik, harritu egiten da erabat, ziur dago ez dela Enparantzakoa, hemen denak ezagutzen dira.
Nor da emakume hori? Nondik azaldu da? Harresiko atea itxita dago, Udaltzainak ez diote inorentzat baimen berezirik eskatu….
Enparantza barrutik abiatu da Udaletxera, emakume sendoa da, piskat zorrotzago begiratuz, ohartzen da pertsona hilezkorra dela, hogeita hamairu urte ditu, ezin du izan beste norbait, Patxi da!
Ateratzen da txistu bizian gorde lekutik, zuzenean berarengana joateko.

-- Baina zer egiten duk hik, emakumetaz mozorrotuta!
-- Eta noiztik haiz hi eskalea!
-- Bera mozorrotuta zetorrek eta pentsatu diat, ni ere piskat mozorrotzea?
-- Piskat! Puskat ere mozorrotu haiz, horrela pentsatzen duk joatea?
-- Jesukristo ez zen dotore jazten.
-- Utzi ezak Kristo bakean eta goazemak, baduk gutxienez ordu bete etorri dela.


Badoa Patxiren atzetik, ezkerrak harresiaren atea ez dagoela hain gertu, metro batzuk badaude eta Udaltzainek ez dute hain garbi ikusten.
Sakristian Patxi gelditu egin da.

-- Egon adi lasai, bakar bakarrik etorri duk eta hau ere, bere amaren semea duk, momentu honetan ez duk beste ezer gehiago.
------------------------------------------------------------------------------------------------- hurrengo kapitulua: AITA SANTUA PIKU ZALEA DA

AITA SANTUA DATOR


Baina……baina nola bukatu da? Komiteko kideen aurpegia ikusita, ez da gaizki bukatu, ba dirudi dena normal joan dela, haurrek aukeratu dute noren seme-alaba izan nahi duten eta aurrera!
Aurrera eta atzera, gaurko ekitaldian Enparantzak dirua galdu egin du eta , ez dakit zenbat, baina ziur nago dirua galdu egin duela. Argentinako bikoteak ez du ezer ordaindu eta bi Bolibiano hauek, ezin dute ezer ordaindu.
Joxe Marik gaur ez du lo ondo egingo. Nahiz eta ados egon, Alkatea ez da miserablea, onartzen du edonorrek guraso izateko eskubide duela, baina hala ere….sistema honek ez dio gehiegi konbenzitzen. Enparantzak ez du dirurik irabazten eta okerrena da, dirua galdu egiten duela.
Eta zer egin?
Ba, Alkateak beti egiten duena, buruari mila bira eman, burua puskatu arte, pentsatu eta pentsatu, zer egin behar den asmatu arte. Asmatzea ordea ez da hain erreza, munduan dagoen krisis ekonomikoarekin, zeinek asmatzen du dirua etxera sartzen?
Gainera hemengo diru bolumena eskandalagarria da, hemen ehun milioi dolarrekin ez duzu ezer egiten, beno ez dakit zergatik esan dudan hori, mundu guztia daki.
Hainbeste diru behar denean esku artean, gauzak asko konplikatzen dira, ez da nahikoa hilero diru puskat sartu eta kitto. Arazoak handiak direnean, soluzioak ere horrelakoak izan behar dute, handiak eta oso handiak hobe.
Baina ez da erreza, Alkatea hor dabil egunetan burua txikitzen eta ez du soluziorik aurkitzen, Ekologi Berria ezin du izan Enparantzak behar duen diru iturria. Haurrek ez dituzte guraso dirudunak aukeratuko, haurrek nahi dutena, goxotasuna, maitasuna da eta hori ezin diete guraso dirudunak eman.
Dirudunak beti helburu berdina dauka buruan, diru gehiago izatea, horretarako esnatzen da eta horretarako bizi da, ez du beste egitasmorik, ez zaio beste ezer interesatzen.
Nere burutazioak egiten nabilela, ia ez naiz ohartu, norbaitek ate jo duela Alkatearen bulegoan. Ez dakit nor den, baina ba daki zaratarik atera gabe ibiltzen, hori klandestinitatean bizitzeko oso garrantzitsua.

-- Kaixo Joxe Mari, bizi al haiz ?

Nola ez naizen konturatu ?. Patxi da, Enparantzako apaiza. Joxe Marik burua jaso gabe ezagutu du.

-- Bizi nauk, baina ez hi bezela. Hik ez daukak batere buruko minik, dirua behar dekenean, hona etortzen haiz eta agur arazoak.
-- Egon ari isilik motel, hire arazo bakarra duk, ez dakikela hainbeste bilioi non sartu.
-- Bazekiat non sartu, baina ez diat hainbeste bilioi.
-- Ez zegok mundu osoan Enparantzarik, hemen haina bilioi mugitzen duenik.
-- Gauza bat esango diat eta entzun ondo : hi bakarrik mugitzen duk Vatikanoa baino diru gehiago, hortik atera kontuak.
-- Txantxa hori ondo etorri duk, bestela ahaztu egingo niken mandatua, Aita Santua bihar bertan zetorrek.
-- Hi Patxi adarra jotzen habil?

-- Zergatik ibiliko nauk adarra jotzen. Vatikanotik deitu zidatek hiri hori esateko.
-- Aita Santua Bordako Jose Mari ikustea datorrela…
-- Ez zetorrek Bordako Joxe Mari ikustea, zetorrek Sozialismo Aberatsasaren liderra ikustea. Munduan bi oilar zaudete, biek zarete Sozialismo Aberatsaren gurasoak, normala duk tarteka bilera batzuk egitea.
-- Baina hori ez duk posible, ez diagu ezer prestatu, nola nahi duk egun batean hori dena antolatzea.
-- Antolatu zer, ez zegok ezer antolatzeko.


Joxe Marik ezin du sinistu entzuten ari dena. A ze aurpegiarekin begiratzen dion Enparantzako Apaizari.

-- Gero eta gutxiago ulertzen diat. Ze bisita klase duk orduan. Guk ongietorria eman beharko zioagu edo hori ere ez.
-- Hori ere ez. Etorriko duk ona, Jaungoikoaren etxera, bera bakar bakarrik eta etorriko duk hirekin egotera, hirekin bakarrik eta gero joan egingo duk, etorri den bidetik.Ados?
Kosta egiten zaio ulertzea gure Alkateari. Etorri arte, hamaika aldiz igurtsi beharko du kokotxa.
-- Hi Patxi, nik ezin diat ondo ulertu, etortzea gauz bat duk, baino bakarrik? Ez dik inork ikustea nahi?

-- Nik zer zekiat ba, hi ere bakarrik etorriko haiz eta harrek ez ziok emango hainbeste bueltarik. Hik, ni baino hobeto ezagutzen duk oilarren mundua.
-- Nik ez diat oilarrik, ezta behar ere, oilarrak ez dik arraultzik jartzen.
-- Hori ez duk egi borobila.
-- Zer esan nahi duk horrekin.?
-- Oilar harruntak ez dik arraultzik jartzen, oilar bereziak, tarteka badakizute arraultzak ezkutuan jartzen.
-- Bihar musian jokatuko al diagu?
-- Zergatik ez ?

-------------------------------------------------------------------------------------------------hurrengo kapitulua : ENPARANTZAN INAUTERIAK

HAURRAK, GURASO TXIROAK NAHI DITU


Horrela da bizia, batzutan behintzat, zoritxarrez edo zorionez, diruak ez du dena beti lortzen. Laister ikusiko dugu beste saiakera eta ea zer emaitza ematen duen.
Enparantza behin eta berriro saiatu behar du haurrak saltzen edo kolokatzen nonbait, ez dakit nola explikatu. Hemen egunero jaiotzen dira haur berriak eta daudenak ez badira joaten, laister ez dira hemen kabituko.
Esan bezela, berriro errepikatzen da lehengoa. Herizainak altxa du haur bat sehaskatik, kasu honetan mutila, ederra gainera, urte bete ingurukoa, etxera emateko modukoa.
Herizainak bikote bati utzi dute haurra. Bikoteko kideak adin piskat badute, berrogeita hamar inguru, agian gutxiago, dena den, ez dauka garrantzi gehiegirik.
Oso bikote polita da, jator itxura dute, ez dakit garbi nongoak diren, entzun diet hitzegiten eta iruditen zait Holandarrak direla.
Oso atseginak, hile oria, handi xamarrak….
Eta zer esan gertatzen ari denarekin? Ba, gutxi gorabehera lehengoa, haurrak ez du bikote honen eskuetan egon nahi.
Herizainaren aurpegian ez da ezer sumatzen, baina pentsatzen dut amorru dezente edukiko duela, ez dakit zenbat saiakera egin dituen eta beti da berdina, haurrak negarrez hasten dira. Hori nahikoa da haurra ez saltzeko.
Enparantzarak ulertzen du, haurra negarrez hasten bada, ez duela bikote horren seme-alaba izan nahi. Oso planteamentu sinplea da, baina hori da hemen dagoena.
Orain piskat mugitu egingo naiz, poliki poliki hurbildu egingo naiz beste aldera, beste plataformara, guraso izan nahi duten langileen ondora noa.
Alde honetan garbi dago, nongoak diren bikote hauek, Amerikanoak dira eta batzuk, benetazkoak. Bolibianoak, Peruanoak, agian beste aberrikoak ere, Txilenoak adibidez.
Plataforma honetan jende gehiago dago eta zailagoa da dena behar den bezela ikustea. Dena den saiatuko naiz, beno beti saiatzen naiz gauzak ondo egiten, gero batzuetan ondo ateratzen dira eta beste batzuetan, ez hain ondo.
Nabarmena da, kolektibo honetan, adina askoz baxuagoa dela, gazteagoak direla alegia, bikote zaharrena ez ditu berrogei urte, denak dabiltza hogeita hamabi urte inguruan.
Hori oso garrantzitsua da, guraso eta seme-alabaren artean, batez ere adin batean. Ez dakit lagun, zuk zer pentsatzen duzun, baina nik ez dut oso begi onez ikusten, guraso izatea adibidez hirurogei urtetik gora, iruditzen zait haurrarentzat ez dela batere ona.
Eta badakit batek baino gehiagok, esango dutela eskubide osoa daukatela…,nik ez dut hain garbi ikusten eskubide hori. Nere ustez haurrak badu, aita eta ama izateko eskubidea eta ez aita eta aitona edo ama eta amona, dena batera.
Ez naiz gehiago luzatuko, hala ere oso garbi eduki behar dugu, gure Askatasuna bestearena hasten den milimetro horretan bukatzen dela.
Ordua badoa aurrera eta ez da ikusten mugimendu handirik haurren salmentan, garbiago esanda, Enparantzak ez du haur bat saldu oraindik.
Goiza ez da bukatu, pare bat ordu badaude zerbaitetan saiatzeko. Badirudi herizain batek irakurri egin duela nik esandakoa, haur bat jarri du emakume gazte baten besoetan, ipini duen aurpegiagatik, badirudi ez zuela espero edo beste modu batera pentsatuko zuen izango zela haurren salmenta.
Kontua da haurra, emakume horren eskuetan dagoela eta oso kontentu gainera, ez du negarrik egiten eta bere bikoteak sudurra ikuitzen dioenean, barre egiten du.
Bere bikotea, bera bezelako emakumea da, pertsona alaia, baikorra, oso pozik hartu du haurra, garbi ikusten da, ama izateko irrikitan daudela.
Kasu honetan ama eta aita izan behar dute. Herizaina urrundu eginda piskat, nahiago du kontaktua lasaia izatea, presarik gabe, haurrak hartuko duen erabakia hain garrantzitsua da, ezin zaiola inongo ostoporik jarri.
Oraingo kasu honetan, ez zait iruditzen arazorik egongo denik, gurasoak txoratzen daude eta haurra ere.
Herizainak Enparantzaren izenean, eman du haurra guraso berriei. Estherrek gero emango die, agiri guztiak formalismo aldetik.
Anekdota modura esango dut, bikote hau Argentinarra dela, bi emakume baikor, aurrera aterako dutenak sortu duten familia.
Oraingo bikotea Amerikanoa da ere, baina hauen aiton-amonak ez dira Italianoak izan, ezta Euskaldunak ere, hauek beltzatu dira goseak eta sufrimenduaren Eguzki azpian.
Ia ziur nago Bolibianoak direla, senar-emazte gaztea da, garbi ikusten da baserritarak direla, eskuak ez dauzkate batere leunak, ezagutzen ditut horrelako eskuak, langileen eskuak dira, lehialak eta zakarrak.
Langile jatorrak bezela, begirada garbia dute, konzientzi lasaia, ez dute presarik, badakite itxaroten, zoriona ez da hegazkinean etortzen, poliki poliki dator, pauso bakoitza bideari josten.
Herizainak ezer baino lehenago galdetu die, ea ulertzen duten Gaztelera, erantzuna oso garbia izanda. Agian Che Guevararekin ikasi zuten hauen aiton-amonak Gaztelera.
Denbora gehiegi ez pasatzeko, herizainak senarraren eskuetan utzi du haurra, bitartean emazteak erantzun behar ditu galdera batzuk. Ordaintzen ez duten bikoteak, sinatu behar dute, zenbateraino iristen diren, urteko diru sarrera guztiak.
Hau badezpada ez dago gaizki; ba daude miserable batzuk, diruz ustelduta daudenak eta eskaleak bezela bizi direnak.

Gizarte honetan denetarik dago, eta ez bakarrik diru kontuan, baita ere beste arlo askotan. Ba daude bikote batzuk, guraso izateko zortea izan dute eta ez dituzte seme-alabak maite.
Jarraituko dut zuri kontatzen lagun, nola doan hemen asuntua. Haurra senarraren eskuetan oso pozik egon da eta emaztearen eskuetan algara bizian dago.
Ez dago batere zalantzarik, senar-emazte gazte hau, hemendik aurrera haur horren gurasoak izango direla.
Enparantzako arauak bete dira, orain paper batzuk bete eta kitto
Arazorik ez dagoenean, gauzak azkar egiten dira, bikote gazte honekin garbi ikusi dugu, minutu
batzutan dena bukatu da.
------------------------------------------------------------------------------------------------- hurrengo kapitulua : AITA SANTUA DATOR

HILEZKORTASUNA DENEK NAHI DUTE




HAMABOSTGARREN ATALAREN HASIERA


Badirudi gauzak dezente baretu direla. Bizi izan ditugun egunak, oso gogorrak izan dira. Eskerrak beti egoten direla bitarteko batzuk, bestela gizakien arazoak ez lirateke inoiz konponduko.
Hori esan dudanean, Komiteari buruz esan dut, hemen dauden arazo handienak beraien artean izaten dira eta. Enparantzako langileen artean, ez daude arazo larririk, gustora bizi dira, tarteka, Txanpain piskat edaten dutenean, berotzen dira eztabaidatzen hau eta bestea.
Ba dago sektore bat, oso gustora dagoena Alkatearen politikarekin, oso eroso bizi dira, lana ziurtatuta daukate, soldata primerakoa da, hirurogei ta hamazazpi mila dólar hilero eta etxe gehinetan edo denetan, bikoteko bi kideak lan egiten dute.
Pentsa ze dirutza sartzen den etxe horietan!
Beste etxe batzutan sartzen da diru berdina, oso eroso bizi dira baita ere, baina ez daude ados Alkatearekin eta puntu batean bakarrik dago desadostasuna : Hilezkortasunean.
Langileak esaten dute, beraiek ere pertsonak direla eta Hilezkortasuna lortzeko eskubide berdina dutela. Neretzat arrazoi osoa dute, baina….
Enparantza osoa Hilezkorra izan ezkero, agian, eta agian esaten dut, hankaz gora joango litzateke, ekonomikoki ezingo luke iraun.
Edo bai, auskalo. Inork ez daki zer gertatuko den Enparantzan. Lehendabiziko aldia da,
pertsona kopuru batek lortuko duela, milioika eta milioika urte bizitzea.
Inork ez du horri buruz experientzarik, denak gara ezjakinak. Dena den, mutur dezente behar da, batzuk Hilezkortasuna lortu eta besteak hor konpon!
Hemen sortzen diren eztabaidak nahiko normalak dira, zeren nahiz eta gizarte aurreratua izan, ba daude gizaki batzuk, ez dutenak bere eskubideak defendatzen, seguraski beldurra dutelako. Ni ziur nago, langile batzuk ez dutela sinisten Sozialismo Aberatsarekin eta ezta ere Hilezkortasunarekin, horregatik ez dute ezertan busti nahi.
Hori askotan gertatzen da gizakien gizartean, jendea hondartzara joateko prest gaude, baina uretara sartzeko ez. Ai bustitzeak ze buruko min ematen dituen!
Guri momentu honetan, ez zaigu batere komeni inongo minik, laister hasiko da gaurko ekitaldia eta ondo ikustea nahiko nuke.
Plataforma jarrita daude, herizainak bere lekuan daude, sehaskak ere, orain falta dena haurrak Klinikatik ekartzea da.
Nik uste nuen beste sistema erabiliko zutela eta explikatuko dizut zergatik. Gaur hasiko dira hegazkinak etortzen Belarrieta Aireportura, baina ba dirudi ez direla iritsi, orduan alferrik ekarriko dituzte haurrak plataformetara.
Nik pentsatzen nuen hegazkinak lehenago mugituko zirela eta gurasoak edo guraso izango direnak, lehenago iritsiko ere.
Ez da ezer larria gertatzen. Laister hasiko da jaia, jaia esan dut zeren, lehen, Hilezkortasunaren garaian, Enparantzan sekulako tentsioa zegoen, benetako urduritasuna sentitzen genuen gure barruan.
Zenbat heriotz ikusi ditugun! Baino beno hori iragana da, iragana nahiko txarra, zeren Enparantzak oso ospe txarra hartu zuen.
Denbora pasa hala, berriro berreskuratzen hasi da galdu zuen fama. Orain hemengo ekitaldiak ez dute ezer ikusirik lehengoekin
Hemen inor ez dago urduri, denak gaude patxadan zerbait hartzen, ba dakigu segituan, agian minutu batzutan, haurrak hasiko direla ekartzen.
Hori esan dut dakitelako, hegazkinak txoritokietako gainean daudela, hemendik entzuten da motorren zarata, bata bestearen atzetik hartuko dute lurra. Poliki egin beharko dute maniobra, zeren oraindik ez daude obrak bukatuak.
Udaltzainak dagoeneko ari da jendeari esaten non kokatu behar duen. Oso garrantzitsua da, Klinikatik plataformetara korridore bat uztea, bestela lana asko gaiztotzen da.
Haur bakoitzak bere arreta eskatzen du, pare bat langile ondoan behar ditu, herizain bat, gehi ahulki moduko tresna bat eta noski, hori dena lekua eskatzen du.

--Egun on denei: Ekologi Berriaren ekitaldia, orain bertan hasten da. Mesedez lekua utzi, bai haurrak zein gurasoak pasatzeko.

Itziarrei entzuten, ez naiz konturatu, gurasoak bertan daudela. Oso argazki bitxia egiten dute denak batera, guraso hoien artean denetatik ikusten da, dirudunak, diru piskat dutenak, langileak eta ia ia edo ia gabe, langabetuak direnak.
Ez dakit langabetu batek eskubidea duen guraso izateko? Enparantzak ez dakit nola arautu duen hori. Ahal da langabetua bolada motzean izan edo bikotean, bat bakarrik lanik gabe egon…
Ez naiz sartuko horrelako polemikan, oso gai konplikatua da. Pertsonen bizian, Zorionaren motorra ametsa da, amesten ez duena hilda dago ….eta denok bizitzeko eskubidea dugu.
Txurreroen Enparantzan une honetan biziak agintzen du, ez dago inongo zalantzarik, hemen dagoen mugimendua ederki adierazten du hori; langileak oraintxe bertan bukatu dute haurren kokapenarekin, bakoitza bere lekuan dago.
Gurasoak bere kontura kolokatu dira eta nola diren gauzak, ez dute izan inongo presiorik eta hala ere, dirudunak dirudunen ondoan daude eta langileak langabetuekin batera.
Ez da kasualitatea, horrelakoak gara, pertsona izan nahi dugunok.
Ahaztu zait esatea, dagoeneko haur batzuk herizainen eskuetan daudela, adibidez ni nagoen lekutik, bost edo sei metrora, bikote Italiano batek neskatila bat aukeratu du.
Herizainak utzi die gurasoei neskatila hartzen, ez dakit zergatik, (ez derrigorra delako) emaztearen eskuetan dago. Ama izan nahi duena, benetan saiatzen ari da, ezin zaio gogo falta leporatu, baina neskatila negarrez dago, ia ia garraxika.
Herizainak aitak hartzea erabaki du. Aita, berrogei urte inguruko gizona, bere borondate onenarekin jolasean hasi da haurrarekin. Dirudienez haurrak ez dio ulertu eta berriro negarrez hasi da.
Herizainak sehaskan sartu du, haurrak ez du hoien alaba izan nahi.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua: HAURRAK, GURASO TXIROAK NAHI DITU

HAURRAK BERE BURUAREN JABE DIRA



A zer hotza egiten duen areto honetan. Luis Marik bota duen ordagoa, hemengo giroa ederki jelatu du. Alkatea pentsatzen dago, bilera zulo handi batean sartu da eta irtenbidea bilatu beharra dago.

-- Mehatxu hori ez ba duk kentzen, ezin duk bileran jarraitu.
-- Hik ez baldin ba duk Ekologi Berriari buruz eztabaida pizten, nik bete egingo diat nere mehatxua.
-- Ze eztabaida nahi duk piztea? Haurrak nola aukeratuko ditek gurasoak, hori ezineskoa duk, oso txikiak dituk.
-- Berriro ere hasten haiz argudio oso sinpleekin. Askatasunak ez dik adinik, gizakia beti askea duk, jaio orduko eta jaio gabe, amaren sabelean bere eskubideak dizkik.
-- Inork ez ziok kentzen bere eskubideak!
-- Bai Jauna, hik inposatzen dizkiok guraso batzuk, agian ez dituenak nahi. Haurrak bere eskubide osoa dik gurasoak aukeratzeko.
-- Eskubideak ba dizkik, baina ezin dik aukeratu, oso txikia duk.
-- Utzi piskat handitzen. Nahikoak dituk hilabete batzuk. Agian ez dik gurasorik aukeratuko, ez zegok derrigortuta.


Alkateak gaisotzeko ez du ezer behar, ez zuen espero horrelako eztabaida.

-- Nola ez dagoela derrigortuta eta guk zer egin behar diagu haur horrekin?
-- Hogeita hamairu urte bete arte, behar den bezela zaindu. Gizarteak arduratu behar dik, guraso gabeko haurrekin.
-- Hori ez duk posible! Hik ba dakik ze gastu den hori. Ze gizarte arduratuko duk, alferren eta lotsagabeen haurrekin!
-- Alferrak eta lotsagabeak zikiratu egin behar dituk,
- Luis Marik ez du gramo bateko zalantzarik - hoiek ez ditek haurrak egiteko eskubiderik.
-- Motel motel, nondik atera dituk horrelako planteamentuak?
-- Planteamentu hauek dituk oso logikoak. Haurra ez duk inorena, inor ez duk haurren jabe, ez ama eta ez aita, haurra bera duk bere buruaren jabe eta inork ezin dik lege hori hautsi.
-- Ba nik hautsi egingo diat lege hori, Enparantzak ezin dik hori onartu.
-- Enparantzan bozketa egingo diagu oraintxe bertan
– Jexus Mari Atorrasagastik bota du ordagoa – guk egingo diagu guk erabakitzen duguna.

Hau bai dela isiltasuna, bapatean denak mututa gelditu dira. Ba dirudi momentu berezi baten aurrean gaudela. Agian Ekologi Berria aldatuko da piskat.
Itziar altxa da, irekita dagoen lehio bat istera. Isiltasuna eta diskrezioa nahi da hemen, gauzak ondo ateratzeko.
Alkateak ezin du disimulatu bere harridura, bozketa onartu egin du, ez dakidana da onartuko duen bozketaren emaitza.
Nik egia esango dizut lagun, ez dakit zer gertatuko den…..ez nuke nahi berriro, batzuk atxilotuak izatea. Pena handia izango litzateke Komitea puskatzea eta batzuk, babes atomikoan bukatzea, arraultz gordinak jaten.
Alkatea zutitu da, ez du oso aurpegi alaia. Dena den, hori ez da garrantzitsuena, garrantzitsuena bozketa egin egingo dela da.

-- Lagunak, gurasoak haurra aukeratzea nahi duzutenak, mesedez eskua altxa.
Bi esku altxa dira

-- Haurrak, gurasoak aukeratzea nahi duzutenak, mesedez eskua altxa.

Hiru esku altxa dira.

-- Hemendik aurrera Txurreroen Enparantzan, haurrek aukeratuko ditek gurasoak.
Bilera bukatu duk. GORA TXURREROEN ENPARANTZA !!!
-- GORA !!!
-- GORA SOZIALISMO ABERATSA!!!

--GORA!!!
-------------------------------------------------------------------------------------------------
HAMALAUGARREN ATALAREN AMAIERA
hurrengo kapituluadute: HILEZKORTASUNA DENEK NAHI DUTE

LUIS MARIK, ENPARANTZA LEHERTUKO DU


Luis Mari Ralla zutitu da. Komite osoak badaki horrek zer suposatzen duen. Pentsa ze tentsioa dagoen hemen, bere anaiak aholkatu dioenean lasai hitzegiteko.
Esther orain ez da bere emaztea, baina… oso begirada goxoa eskaini dio.

-- Hik gure proposamena ez duk onartzen, ezta?
-- Ez duk hori, ez zaitezte berriro hasi, ez duk posible. Enparantzak ezin dik diru pila hori galdu. Guk ezin diagu egitasmo bat onartu, hainbeste bilioi galtzerakotan.
-- Sozialismoa hori duk, dirudunei kendu txiroei emateko eta guk ez diagu hori egiten. Guk kentzen diegu dirua dirudunei eta gero, guretzat gorde.
-- Hori ez duk egia, gezurra duk
– makinaria hasi da berotzen – guk gure dirua langileen artean banatzen diagu. Gure Sozialismoa fase horretan zegok.
-- Gure Sozialismoa Kapitalismo mozorrotua duk. Enparantzan langile batek ezin dik haur bat erosi.

-- Ez Enparantzan eta ez inon ere. Non ahal du langile batek erosi, haur bat Hilezkorra, hamar hizkuntz erabiliko dituena, pare bat Nobel Sari, ea esan, non ahal duen langile batek horrelako haur bat erosi?
-- Nik esaten diat haur bat normala!
-- Hemen ez zegok ezer normalik motel!


Badirudi erantzun horrek, lasaitu egin duela piskat giroa. Dena den, iruditzen zait etenaldi bat besterik ez dela.
Luis Mari ezagututa ez zait iruditen hor geldituko denik. Koldorekin eta Ixabelekin zerbait komentatzen dago. Agian beste proposamen bat.
Komitearen beste aldea, itxaroten dago, baina ez modu txarrean, gaur ez dute nahi irabazi, nahi dute konponketa bat, beraien arteko arazoak goxatzea.
Hemen inork ez du nahi, aste honetan gertatu dena berriro errepikatzea. Esan dizut lagun, Komitean ia denak senideak direla edo lagun handiak bestela.
Luis Mari berriro altxa da, horrela ikusita ez du itxura txarrik, etenaldi honek mesede egin dio.

-- Proposamen hori, momentuz alde batera uzten diagu. Orain mintzatu behar diagu, gaur egun Ekologi Berrian dagoen sistemari buruz. Zergatik aukeratzen ditek, gurasoak edo izango direnak, haurrak?
-- Ez diat ulertu galdera?


Alkatea ez da bakarra, besteak ere berdin gelditu dira, bai bere anaia, bai Artxipi, Jexus Mari Mirasungoa…

-- Galdetu diat, zergatik gurasoak edo pertsona helduak, aukeratu behar ditek ze haur nahi duten erosi?
-- Eta nola nahi duk hori egitea?
-- Haurrak eskubide osoa dik bere gurasoak aukeratzeko.


Alkatea erabat deskolokatuta dago. Lehendabiziko aldiz nere bizian, ikusten dudala Bordako monstruoa galduta.
Nere ustez jokoz kanpo harrapatu du galderak, beno esan behar dut Komite osoa dagoela nahiko galduta. Saiatzen ari dira disimulatzen, baina ageri da, ez dakitela zer pentsatu.

-- Ez zekiat zer esan – Joxe Mari irtenbide baten bila dabil – ez diat ulertzen nora iritsi nahi duken.
-- Oso erreza duk ulertzea. Nik proposatzen diat haurrak bere gurasoak aukeratzea.

-- Leninek noiz idatzi zian hori, gaupasa batean? Bestela ez zegok ulertzerik disparate hori.
-- Orain esango dutena errezago ulertuko duk. Ez badek gure proposamen hau onartzen, Txurreroen Enparantza lehertu egingo diat, ez duk ladrilo bat osorik geldituko. Hire babes atomikoa eta hire oilo negargarri hoiek, joango dituk ipurtzulotik hartzera.
-- Luis Mari erotu egin haiz! Disparate hori ezin duk egin!


Bere anaiak aholku ederra eman dio, Esther isilik dago, baina begiradarekin mezu zorrotza bidalio dio.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : HAURRAK BERE BURUAREN JABE DIRA

ENPARANTZA EZ DA TXIROEN ERREINUA




Orain erne egon behar dut, hemendik segundo batzutara hasiko da bilera, nere ustez Enparantzaren historian, bilera garrantzitsuena. Gaur hartzen diren erabakiak, hamar mila urterako izango dira, beraz ezin da hanka sartu.
Aurpegi luzeak ikusten dira alde batean, hiru atxilotuak ez dute txantxarentzat gogorik, hauek ere esango dute barkatu bai baina ahaztu ez eta agian normala da, Alkateak oso neurri zorrotza hartu zuen, hori onartu behar da.
Baita ere onartu behar da, ezin dela besteen gauzak ikuitu, ezin zuten Alkatearen arraultzak jan. Orain pentsatzen jarrita… zer esan nahi zuten hori eginda? Edo ez zuten inongo mezurik bidali nahi? Agian ez.
Arraultz gordina gozoa da jateko.

-- Egun on deneiri. Gaurko bilera ahaztezina izango da Txurreroen Enparantzan. Gaur, hemen erabakiko duguna milaka urtetan balioko du. Nere baserrian pentsatzen egon naiz eta baita ere konklusio batera iritsi : beste hogeita hamar mila urtetan lan egin beharko diagu. Gero turismotik biziko gaituk.
Momentuz eta beste hiru edo lau mila urtetan, Ekologi Berria izango duk gure diru iturria. Erabaki hau hartu diat gure arteko harremana hobea izateko
.

Ixabelek dagoeneko eskua altxa du. Hala ere iruditzen zait Alkateak jarraituko duela.

-- Gure programa pertsonen alde aurrera jarraituko du, Klinikak miloi bat haur egin behar ditu datozten urtetan.
-- Denak Ipar Ameriketara joateko – Ixabel ez du aguntatu isilik – hori duk Ekologia pertsonaren alde jartzea?
-- Guk emango diegu haurrak gehien ordaintzen duenari. Ekologi Berriak ba din inbertsio bat, ba din presupuesto bat, beraz gu derrigortuta gaitun dirua kobratzera.
-- Kobratu bai, baino gutxiago, askoz gutxiago, horrela taxista batek ere ahalko likek haur bat erosi.
-- Taxista batek erosi….hau ez dun txiroen erreinua, Enparantza bizileku pribatua dun, hemen ez zegon kanpoko laguntzarik, guk ez ba dinagu irabazten, pertsiana jaitsi egin beharko dinagu.
-- Egon ari isilik, ez diat hitz bat sinisten eta. Proposamen bat egingo diagu gu hirurok : beste milioi bat haur egin langile jendearentzat.

-- Hori ez dun posible neska! Nork ordainduko zion Elizari? Eta Astigarragako amei?
-- Egon behar dik sistema bat mundu honetan, txiroak arnasa hartzeko! Entzun duk
!
-- Ba zegon, Sozialismo Aberatsa, hori dun gure apostua. Guk salduko diegu haurrak Kapitalistei, dirua behar dugulako eta Kapitalismoa barrutik bota behar delako. Gizarte honetan dena barrutik bota beharra zegon, kanpotik ez zegon ezer botatzerik, dena buru gainera etortzen dun eta. Hemengo haurrak aldatuko diten beraien gurasoak eta gero mundua. Kapitalismoa botatzeko behar dizkinagu bi mila urte eta gero poliki poliki hasiko gaitun Sozialismo Aberatsa aplikatzen mundu osoan.

Ixabelek berriro hartu nahi du hitza, baina Koldo Elizasuk zerbait esateko gogoa du.

-- Sozialismo Aberatsa hasi behar gaituk oraintxe bertan aplikatzen. Hori ez baldin ba diagu egiten, nik ez diat hitz bat sinisten.
-- Nola nahi duk orain mundu osoan gure programa aplikatzea! Ez duk posible, lurralde asko zeudek burua ezin ditekenak jaso. Horiek beste programa batekin bizi behar ditek eta gu kontuz! Hi ziur al hago, hemendik milioi bat urtera, gu oraingo sendotasuna edukiko dugula? Nik ba dizkiat nere zalantzak.
-- Eta hik zalantzak dituk?
– Ez Koldo eta ez beste inork, ez zuen espero erantzun hori.
-- Noski baietz. Orain munduan dauden gaitzak , desagertu egingo dituk denak. Eta ez hori bakarrik, laister, berrogei ta hamar mila urte, gutxi gorabehera, leku askotan Hilezkortasuna lortuko ditek. Hik ba dakik ze gastu den! Beno, gu bezela bizi ezkero, jan gabe eta edan gabe bizitzekotan, hobe duk berakuarekin hiltzea.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : LUIS MARIK ENPARANTZA LEHERTUKO DU

EGUN BATZUK LASAIAK


Lehengo egunean oso momentu hunkigarriak bizi izan genituen, hiru atxilotuak atera zirenean, omenaldi gisara antolatu zuten festa bat. Ze polita!
Polita esan dut, nahiz eta Enparantzaren erdia ez zuen parte hartu. Egia ezin da ezkutatu,
Enparantza zatituta dago.
Nik itxaropena daukat egoera honek ez duela luze iraungo, ezin du betirako kontua izan, ez da posible, beste arrazaoi askoren artean, Komiteko kideek senideak direlako edo bestela txiki txikitako lagun handiak.
Komiteak garrantzia dauka Enparantzan, baina ez da bakarra, bertako langileria ere garrantzitsua da, zeren nahiz eta erabakiak beraiek ez hartu, gerora beraien onarpena behar da, bestela hemen ezingo litzateke bizi, langileak ez baleude gutxienez minimo batzutan ados egongo.
Gainera ez litzateke berdin izango hiri handi batean, edo hiri normal batean, adibidez Irunen. Irunen auzoak daude, kaleak, enparantzak, denetatik dago, leku zabala da; gure Enparantzak ez ditu neurri hoiek.
Hemengo biztanleek derrigortuta daude elkar bizitzen, zeren lantoki gutxi daude, taberna ia bakarra dago, kalean ibiltzeko ez daude metro gehiegi. Hemen lagun bat ikusten duzu egunero hamar aldiz, Hendaian lagun bat, agian ez duzu ikusten urte betean.
Denbora azkar pasatzen da eta bakoitza dago bere asuntuan. Egoera horrek ekartzen ditu
ondorio txarrak eta onak, nondik begiratzen den.
Adibidez hemen, Txurreroen Enparantzan, langileen artean egiten diren eztabaidak eta debateak eta haserreak eta abar, ez dira mundu osoan inon egiten. Beno esan behar dut, arazorik ez dagoenean, ez dela hainbeste saltsa egoten eta normala da, langileei eta alferrei gustatzen zaigu lasai bizitzea.
Gero beste egoera bat dago, aldaketak egin behar direnean, egitasmoak ezabatu egin behar direnean, beste batzuk hobeagoak omen direlako eta noski, langileak kezkatu egiten dira.
Momentu honetan ba dago surrumurru bat, Alkateak kendu egingo duela Ekologi Berria, hori zabaldu da Enparantzan. Lau Haizetako langileak, Udaltzainak, kale garbitzaileak, denak ari dira komentatzen asuntu hori eta normala da, hemen langileak ez dira hilezkorrak.
Hemengo langileak bizi dira beste edozein lekutan bezela, larogei ta bost urte edo larogei ta hamar. Daukatena berezia, beste inon ez dagoena, jubilatzen direnean, soldata ez zaiela jaisten, kobratzen dute lanean ariko balitz bezela.
Orain, gaur bertan, norbait jubilatzen ba da, hilero irabaziko ditu hirurogei ta hamazazpi mila dólar. Berdin da ze kategori eduki duen, emakumea den edo gizona, gainera hemen ez dago sexorik, denak pertsona konsideratuta daude.
Hori explikatu behar dut piskat, denek ez daukate sexo berdina, bakoitzak badu berea eta hori buruz hasi naizenez mintzatzen, iruditzen zait ohean ez dutela mugimendu askorik izango, Txanpainez itota joaten dira etxera eta alkoholak gogoa pizten du, baina bonbila itzali.
Neretzat hemengo langileek daukaten abaintail handienetako bat, soldata aparte utzita, dagoen gertutasuna da, nik Hendaian baldin ba dut arazo bat, paper pila bete behar ditut, eta hori edozein herritan egin behar da, hemen langile batek dauka arazo bat eta Anaiaken ikusten du Komiteko bat eta kitto, bukatu da arazoa.
Arazo gehienak izaten dira lana uzteko garaian, hilabete batzutan, batez ere San Martzieletan baldin bada, Enparantzan hamabost egunean inor ez du kolperik jotzen.
Etorri behar duzu lagun Enparantzara, San Martzieletan Txurrero pila elkartzen gara, Txurreroak, txurreriak eta txurroak, a zer giroa!
Goizean txurroak jaten hasi, Txanpaina nahikoa edan, Cohibas erre eta dena dohainik.
Sozialismo Aberatsak ba ditu bai alderdi onak.
Enparantzan gehiengo batek, agian erdia baina piskat gehiago, gustora dago Komiteak daukan programarekin, horregatik bizi politikoa jarraitzen dute arretarekin.
Giroan nabarmentzen da, datorren bilera oso garrantzitsua izango dela, erabaki oso sakonak hartuko direla eta hemen egiten den galdera, langile harrunten artean, erabaki onak edo txarrak izango diren.
Hori martxan ikusiko da, dena den, nahiz eta Komiteak erabaki batzutan hanka sartu, ez zait iruditzen langileen bizi kalitatea arriskuan egongo denik. Enparantzan ba dago dirua beste lau mila urterako.
Jarraituko nuke azalpen gehiago ematen, ba dakit lagun zuri gustatzen zaizula jakitea nola dagoen Enparantzako izarra, Starlux, baina gaur ez daukat denborarik, datorren hilean noa Hendaiara berriro eta gogoratu naiz zurekin, hitza ematen dizut.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : ENPARANTZA EZ DA TXIROEN ERREINUA

SABEL HUTSA ZORITXARRAREN KABIA DUK


Ez naiz batere harritzen egarria izatea, ez dakit zenbat denboran isildu gabe ari den. Arratek ondo ezagutzen ditu eta bi botila ipini ditu mahai gainean.
Egia da egarriarekin, Moet Chandon freskoa primeran sartzen dela. Azkeneko tragoa eta ba goaz berriro.

-- Ba dakik zergatik nagoen ziur, aurrera aterako gaitukela? Txurreroen Enparantzako zutabe nagusiena osasuna delako eta jendeak, pertsonak direnak eta ez direnak, edozer diru ematen ditek sendatzeagatik. Jendeak sendatzeagatik daukan dena emateko kapaza duk.
Hi horretaz ez haiz jabetu, ez haiz oraindik konturatu eta normala duk, hi ez haiz gaisotzen, ez haiz inoiz hilko, gu betirako gaituk hemen, beste batzuk ordea joan egin behar ditek eta zenbat eta beranduago hobe.
Inork ez dik hil nahi eta normala duk. Gertatzen dena duk, planifikatu behar denean zerbait betirako, milioika eta milioika urterako, ba zaila duk, oso zaila. Horregatik Sozialismo Aberatsen programa hamar mila urterako bakarrik duk.
Hemendik hamar mila urtera nola egongo gaituken?
Ez zekiat zuzen….nik pentsatzen diat, zazpi mila urte beharko ditugula Enparantzaren bizia ziurtatzeko. Ekologi Berriarekin iritsiko gaituk mundu osora, eta modu onean, ez Hilezkortasunaren garaian bezela, orduan ospe txarra hartu genuen leku askotan. Heriotz dezente egon hituan Enparantzan eta horrek oso irudi kaxkarra eman zigun. Orain gure irudia aldatzea izango duk lehendabiziko lana, Munduak beste begi batzuekin begiratu behar digu, gure buruari hasi behar diagu propaganda egiten, hitz batean esanda, zabaldu egin behar gaituk mundura.
Horri buruz pentsatu diat irekitzea Munduko hiri garrantzitsuenetan Kontsulado bat, explikatzeko hango biztanleei zer ezkeintzen diegun, adibidez guraso izateko aukera, (hilezkorra izango den haur batena), minbizia betirako sendatzeko aukera ere, bihotza ehun urte gaztetzeko aukera eta horrela gaitz pila bat.
Baita ere ona izango duk pertsonai garrantzitsuak gonbidatzea, politiko boteretsuak, bankeroak, Elizaren buruak, mundua mugitzen dutenak, hoiek etorri behar ditek guri bisitatzera, guk ezin diagu hoien etsaiak izan.
Eta buruhauste denak zertarako? Txurreroen Enparantzaren bizia ziurtatzeko. Ni hemengo Alkatea nauk eta nere lana, nere ardura, Enparantzaren bizia ziurtatzea duk, milioika eta milioka urte.
Norbait entzuten egon baldin ba duk nik esan dudana, pentsatuko dik dirua bakarrik interesatzen zaidala eta ez duk egia, hori gezurra duk. Gizakia abere jaiotzen duk, bere ibilbidean ba dik aukera abere jarraitzeko edo pertsona izateko, berak aukeratzen dik, edonor gai duk hori egiteko, ez duk talentua behar, sentimenduak behar dituk.
Pertsona izatea erabakitzen diken gizakiak, Zoriona dik helburu eta hori lortzeko gauza asko behar dizkik eta bat dirua. Dirurik gabe, pertsonak behar dituen minimoak bete gabe, ez zegok zorionik.
Sabel hutsa, zoritxarraren kabi handiena duk.
Pertsonak jan egin behar dik eta ondo, edan ere bai, langile batek eduki behar dik eskubidea astero astero txuletak jateko, bakailoa jateko, ardo ona edateko, Txapainarekin afari bat bukatzeko edo hasteko. Eta ez hori bakarrik, etxe bat izateko eta auto on bat ere, haurren eskola dohainik.


-- Hi Joxe Mari, horretarako soldata oso ona kobratu behar dik langile horrek.
-- Hori duk kontua Joxe Luis, oraintxe ikuitu duk arazoaren mamia eta soluzioaren muina. Langile batek merezi duena kobratzeko Sozialismo Aberatsak agindu behar dik munduan. Dirua, boterea, ezin duk egon abereen eskuetan, pertsonen eskuetan egon behar dik.
Abere berritxuak agintzen dik gaur egun munduan, bere eskuetan zeudek fabrikak, banketxeak, gobernuak, ia dena berea duk eta hori duk Sozialisten borroka, gure borroka, hoeiri poliki poliki boterea kentzea. Dirua ezin dik esku pribatuetan egon, dirua egon behar dik herriaren eskuetan, Enparantzetan, Udaletxetan, Estatuetan eta noski, herria ordezkatzen duten politikoak, ezin ditek politiko profesionalak izan, ezin ditek bizi osoan politikatik bizi, gaur alderdi batean eta bihar bestean.

-- Hik nahi duk esan – Artxipik berriz animatu da – ardura politikoa dutenak iraultzaileak izan behar dutela.
-- Gutxienez pertsonak izan behar dutela. Iraultzailea beste kontu bat duk, hori beste maila bat duk. Ideiekin lurra iraultzea, ez dik edonorrek egiten.
-- Joxe Mari primeran pasa diagu eta orain lanean hasteko ordua duk. Askatu behar dituk gure lagunak.
-- Bai. Ea hemendik aurrera beste giro batean bizitzen gaituken.

-------------------------------------------------------------------------------------------------hurrengo kapitulua : EGUN BATZUK LASAI

ENPARANTZAK HONDARTZA BEHAR DU




-- Ziur al hago hori horrela dela?
-- Bai, hori konprobatuta zegok. Egon ari lasai Joxe Luis, Enparantzan ez diagu ezer nolanahi egiten.
-- Harritu egiten nauk hirekin. Nola etortzen zaizkiken gauza hoiek burura!
-- Hiri ere etorriko zaizkik, hi sartu berria haiz Komitean. Egon ari piskat.
Alkatea pentsatzen gelditu da, ba du zerbait ile artean gordeta…..
-- Ba dakik zein den Enparantzaren arazo handiena?


Artxipik ez dio erantzuten eta berak jarraitzea erabaki du.

-- Bi Komite daudela eta horrela oso zaila duk egitasmoak aurrera eramatea. Nik explikatu diaten dena, ezin duk egin aireportua hogei aldiz handitu gabe.
-- Nola handitu behar duk hogei aldiz, ez zegok lekurik.
-- Bai, ba zegok lekua, goien. Lehendabizi daukaguna zabaldu behar diagu, zentzu denetan eta gero, egin behar dizikiagu horrelako hogei aireportu berdinak. Goien ba zegok nahiko lekua.
-- Ez duk posible. Istripu pila egongo lirateke. Hegazkinak behar ditek zazpirehun metro hegan hasteko eta beste horrenbeste lurra hartzeko.
-- Kontu hori bukatu duk. Bihar, hemendik ehun urtera, hegazkinak hasiko dituk hamar metro baino lehenago hegan, eta lurra hartzen berdin. Eta hegazkin bereziak ez ditek beharko, ezta metro bat ere.
-- Baino, baino, nola pentsatzen duk eraikitzea goiko aireportuak?
-- Zutabe erraldoi batzuekin. Mila metroko altura izango ditek eta hamar metroko neurria aurpegi bakoitzean. Teknikoak ari ditu jota ke lanean Beizaman. Hantxe ditek bulegoa.
-- Eta Aireportuak izango dik hogei kilometroko altura? Jendeak nola igo eta jeitsi behar dik?
-- Kanadan ba zegok igogailu bat, minutu batean egiten duena ehun kilometro.
-- Ez nauk ni igoko horrea, egon nahi lasai.
-- Joxe Luis Mundua dantzan zebilek eta guk ezin diagu etzanda bizi. Aireportua martxan jartzen dugunean, erosi beharko dizkiagu larehun hegazkin.
-- Jexus, Maria ta Joxe! Baino, non sartu behar dituk larehun hegazkin?

-- Inon ez. Mundu osoan ibiliko dituk hegan, jendea eraman eta jendea ekarri, Mundu osoa izango duk gure garajea. Horregatik gure fruituak saldu behar dizkiagu modu onean, horregatik ireki behar diagu EZEIZA Banketxea, horregatik behar diagu hondartza eta horregatik behar dizkiagu Hotelak.

Artxipik ez daki ondo entzun duen edo alkohola bere efektua egiten hasi den.

-- Zer esan duk, hondartza behar dugula?
-- Noski. Ametzagainean egingo diagu hondartza. Donostiko Udaletxeari erosiko diogu terreno puskat Egian eta itsasoa ekarriko diagu Marruseraino.
-- Hori ez duk posible Joxe Mari, kentzak idei hori burutik!
-- Hori posible duk, dena duk posible. Kontxako hondartzatik egin behar diagu lurra zulatu, urari bidea egin, Ametzagainean zulo handi bat egin eta hantxe egongo duk ura, gero kamioi batzuk hondar bota eta kitto. Hori duk dena.
-- Ba dakik horrek zenbat diru balio diken! Hotelak ez hainbeste, baina beste dena! Bilioiak eta bilioiak balio dizkik obra horrek.
-- Kredito bat eskatu zioagu Banketxeari.
-- Ze Banketxeari?

-- Gureari.
-- Hi Joxe Mari, zer habil neri adarra jotzen! Guk eskatu behar diogu gure Banketxeari dirua?
-- Noski. Guk ez diagu lan egingo gure diruarekin. Munduko dirudun denak sartuko ditek sosa gure Banketxean, guk interes handia ordainduko dugulako.

-- Motel. motel, ez duk xamurra hiri jarraitzea. Galdera bat egingo diat eta honekin bukatzen diat. Hori dena egiteko, gauza al haiz hi?
-- Bai. Oraintxe explikatuko diat, baina Txanpain piskat edan behar diagu. Puru honek egarria ematen dik.

-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : SABEL HUTSA ZORITXARRAREN KABIA DUK

ESTRATEGI SAKONA


-- Hori duk Joxe Mari, hori duk. Gu denok Altzakoak gaituk, aspaldiko lagun zaharrak , eta ia ia famili berdinekoak.
-- Horregatik aldatuko diat lan egiteko modua.
-- Orain zer egingo diagu lan, merke?
-- Langile jendearentzat ez hain merke. Zazpi milioi zuhaitz landatu behar dizkiagu, esnetan bakarrik ba diagu gastu polita. Eskerrak Kaiku esne ona eta merkea den.
-- Eta nola antolatu behar duk asuntua, zeren hemen ez zegok lekurik hainbeste zuhaitz landatzeko. Horrez gain, nola pentsatzen duk, jende normalak faktura handiak ordaintzea?
-- Hi Joxe Luis, gaur hire urtebetetzea duk eta lasai egon behar diagu, patxadan. Oraindik ez diagu otordua bukatu, ez diagu batere presarik. Hire lasaitasunerako esango diat, dena kalkulatuta dakatela.


Bordako monstruoa fenomeno bat da. Dena kalkulatuta dauka eta horren ematen dio lasaitasun handia. Normala da.
Bi lagun zaharrak primeran pasatzen ari dira eguna, biek bakarrik, lasai lasai, inorako presarik gabe, gustoko janaria; bakailoa saltsan, txuleta handi bana jan dute, Txanpaina ez dakit zenbat botila edan duten.
Ulertzen duzu lagun, denak izaten dugu urtero horrelako egun bat. Eta ez dadila falta, bizia hegohaizerik gabe oso tristea da.
Baina hemen ez dago tristurarik, ezta behar ere. Arratek mahai gainean utzi du Wysky botila, dagoen onena, eta Cohibas kaxa.
Pentsatzen jarrita, hemen dagoen bizi kalitatea, la hostia da!
Ez pentsa kritika modura esan dudala hori, esan dut batzutan harritu egiten naizelako,
benetan harrigarria delako hemen dagoen maila.
Ziur nago, bazkaria bukatzen dutenean, Artxipik utziko dituela hamar mila dólar mahai gainean. Norbaitek pentsatuko du, nik inbiria daukadala eta arrazoi piskat ba du, baina piskat bakarrik.
Oso pozik bizi naiz, hemen gertatzen dena kontatzen. Eta ba dut anekdota txiki bat kontatzeko, gutxitan ikusi dut Artxipi purua erretzen.
Seguraski egunak, momentuak, giroak, merezi dutelako izango da.

-- Eta nola daukak dena kalkulatuta?
-- Explikatuko diat oraintxe. Jarraituko diagu Ekologi Berriarekin, hiru mila urte, gutxi gorabehera, bitartean erosiko diagu gure herria Donostiko Udaletxeari.
-- Hori garestia izango duk, ezta?
-- Bai zera, hori ez duk ezer, mila milioi dólar nahikoa dituk. Nahikoa ez dena duk eremua, Altzan ez dituk kabitzen zazpi milioi zuhaitz. Astigarrako lurrak behar dizkiagu.
-- Zer egin behar duk, Astigarraga erosi?
-- Ez, alokatu egingo diagu. Pare bat bilioi ordainduko beharko dizkiagu urtero. Uzten diat iritsiko gaitukela konponbide batera.
-- Haiek beharko ditek lurrak sagardoa egiteko.
-- Hemendik hiru mila urtera inork ez dik sagardorik edango. Sagar denak erabiliko dituk minbizia sendatzeko eta hortxe egon behar diagu guk. Guk sagar bakoitza saldu beharko diagu, hirurogei mila dolarretan.

-- Langile jendea larri ibiliko duk kopuru hori ordaintzeko….
-- Ez. Guk Banketxe bat ireki behar diagu, EZEIZA Banketxea, kreditoak emango diegu gure bezeroei. Ehun urteko epea emango diegu ordaintzeko.


Artxipik ez daki Wyskiak edo bere lagunak ari zaion mareatzen, lanak ditu elkarhizketa jarraitzeko eta normala da.

-- Bizi osoa kreditoa ordaintzen pasako ditek.
-- Ez, bizi erdia bakarrik. Hemendik denbora gutxira, agian mila urte, gutxi gorabehera noski, pertsonak biziko dituk berrehun urte. Ba zegok formula bat, bizia luzatzeko gutxienez beste ehun urte. Oso erreza duk, orain pertsona normalak egiten ditek zortzi ordu lo eta egin behar ditek hamabi, hori duk dena.

-------------------------------------------------------------------------------------------------hurrengo kapitulua : ENPARANTZAK HONDARTZA BEHAR DU

"ARTXIPIREN" URTEBETETZEA



Iepa !!!!!!! Mugitzen dira idatzi dudanean, ohartu naiz, gaur Artxipiren urtebetetzea dela.
Ziur nago, urtero bezela, Joxe Marirekin ospatuko dituela eta non?
Betiko lekuan. Enparantzan taberna bakarra dago, Anaiak taberna.
Egun batean lagun, Anaiak tabernara etortzen zarenean, piskat fijatzen ba zara, konturatuko zara, aurrean mostradorea dagoela eta mostradorearen parean mahai txiki batzuk, gu normalki hor eseritzen gara.
Azkeneko mahaiaren ondoan dago ate bat, jangelaren atea, eta jangelaren erdian, ezkerreko partean, dago beste ate txiki bat, ate hori jangela bereziarean atea da.
Jangela txiki horretan ez da edonor sartzen. Hortxe afaldu zuen Winston Churchil Enparantzako Alkatearekin, erretzeari uztea pentsatu zuenean.
Pentsatu bakarrik egin zuen, zeren ia ia Enparantzari sua eman zion.
Gaur ez dago Churchil, baina bi pertsonai handi daude, bat Joxe Luis Murua, “Artxipi” baserriko semea eta bestea ez dago aurkeztu beharrik, bera da Sozialismo Aberatsen ideologoa, momentu honetan mundu osoan dagoen lider garrantzitsuena.
Hori dena egia da, baina munduko lider garrantzitsuena, hemen, gure artean, Joxe Mari da. Kanpoko jendea etortzen denean, gustazen zaie berarekin argazkiak ateratzea edo autografo bat eskatzea. Karisma handiko pertsonaia da.
Gaur ez du autografo asko sinatuko, ez dago forman. Beno, handiak ere, izaten dituzte egun txarrak.

-- Joxe Mari, hoiek askatu egin behar dituk eta dena etorriko duk bere onera.
-- Bai, bai, askatu egin behar dizkiat, zeren ari dituk nere arraultzak jaten. Nik erosten diat hartua oiloentzat eta beraiek jaten dizkitek nere arraultzak. Hori duk, hoien Sozialismoa.
-- Hori ez duk ezer motel. -
Artxipik bere lana ondo egiten du – gaur bertan aske utzi eta berriro hasi behar diagu lanean.
-- Lanean hasiko gaituk, baina ezer ulertu gabe. Hori duk tristeena.
-- Eta zer ulertu behar diagu ba? –
Artxipi hasi da harritzen.
-- Gu Hilezkorrak gaitukela, hemendik ehun milioi urtera, hemen egongo gaitukela eta Enparantza ere eta Enparantzako biztanleak ere.
-- Zaila duk hori sinistea.

-- Ba ala duk Joxe Luis. Gu ez gaituk sekula hilko eta Enparantza ere ez, horregatik oso urrutira begiratu behar diagu guk, oso, oso urrutira.
-- Ez duk batere xamurra hain urrutira begiratzea. Nik ez diat hik daukaken burua.
-- Ez duk buru kontua bakarrik, ulermena ere hor zegok. Pertsonak pentsatu egin behar dik, pentsatu ulertu arte eta ulertzen duenean, orduan erabakiak hartzen hasi.

Artxipik ez dio dena ulertzen eta ez du ematen, nekatzeko gogoa duenik. Gainera ohartu da, besteak turboa sartu duela.

-- Nik dena ondo ulertzeko, baserrian egondu nauk bakar bakarrik, bost egun inorrekin hitzegin gabe, buruari hamar mila milioi bira eman zioat eta azkenean aurkitu diat soluzioa.
-- Eta zein duk soluzioa.?

-- Luzea duk explikatzen. Hasteko ez diagu erosiko Pasaiko Kaia, ez diagu ezertarako behar, dena goitik egingo diagu. Ekologi Berria ez duk izango denbora luzean gure diru iturria. Gure diru iturria izango duk, osasuna. Mundu osotik etorriko dituk gaisoak hona sendatzera. Ez diagu lan egingo dirudun handiekin, horretan egongo duk aldaketa handiena, nabarmenena eta pentsatzen diat, hori izango dela Komitea elkarrekin lan egiteko eta gu denok ondo konpontzeko.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : ESTRATEGI SAKONA

DONOSTIAKO ALKATEA TXURREROA DA



HAMALAUGARREN ATALAREN HASIERA


Ze kolpea izan den Enparantzarentzat Komiteko kideen atxiloketa! Biztanleri guztia harrapatu du ustegabean.
Nork pentsatuko zuen, azkeneko bilera horrela bukatuko zenik?
Hainbeste itxaropen ipinita eta gero, horrela bukatu behar! Dena den, ez nuke nahi lagun, zuk pentsatzea egitasmo hori pikutara joan denik, ezta pentsatu ere.
Ekologi Berria zutik dago, piskat zaurituta, baina bizitzeko gogoarekin.
Hemen txarrena da, Enparantzak prestigioa galtzen duela, prestigio asko gainera.
Ospe ona asko kostatzen da irabazten, urte askoko lana da eta alderantzizkoa, ospe txarra hartzea oso erreza, egun batean bakarrik ahal duzu ospe txarra hartu.
Pasa diren egunetan, mundu osoa jakindu du hemen gertatutakoa. Munduko telebista denak, egon dira isildu gabe esaten Txurreroen Enparantzan komitea atxilotu egin dutela.
Ez da albiste zuzena gainera, ez dute atxilotu Komitea, hiru kide baizik, baina berdin da, kontua da saltsa antolatzea. Pentsa lagun, zenbateraino nahastu den giroa, Donostiko Alkatea etorri zela herenegun mila milioi dólar eskeintzen Enparantza erosteagatik.
Ah eta onena da, etorri zela kamiseta urdin bat jantzita, letra beltzekin idatzita.
“ NI ERE TXURREROA NAIZ”
Neri gustatzen zait Donostiko Alkatea Txurreroa izatea. Gu ehun milioi gara eta gutxi gorabehera maila ertainekoak gehienak eta polita da, tarteka pertsonai batek aitortzea denen aurrean zer den.
Gero eskaini zuen diru kopurua…. ez da planteamentu egokia, Enparantzan diru kopurua askoz handiagoa izan behar du. Mila milioi balio ditu harresiaren metro batek.
Ez zait iruditzen ezer lortuko duenik; gainera momentu honetan ba daude arazo batzuk askoz garrantzitsuagoak. Adibidez Komitea martxan jartzea. Gaur, orain, ez dago Komiterik, hiru kide atxilotuta daude eta beste bostak ez daude, ez daude inon.
Alkatea berak jakingo du zertan dabilen
Ni hemen nabil, egunero nabil elkarhizketak entzuten, jendearekin mintzatzen, saiatzen naiz Enparantzari tenperatura hartzen eta ez da lan erreza.
Gehienak pentsatzen dute krisis hau laister pasako dela, ez dela luze joango. Alkatea berotu egin zela eta hartu zuen erabakia……eta hemen dago arazorik handiena.
Langile asko ados daude, Alkateak hartu zuen erabakiarekin. Hori agian da, hemen ez dagoelako sindikaturik, edo agian da, hemen langile batek irabazten dituelako, hirugei ta hamazazpi mila dolar.
Soldata horrekin zaila da nagusiaren aurka joatea. Askotan pentsatzen dugu, dirua nagusien helburua dela eta hala da, ez dago nagusi bakar bat, lan egiten duenik lanpostuak sortzeko, baina askotan ez dugu esaten, langile askoren helburua dirua dela ere.
Mundu hau konplexua da, oso zaila konpontzen, dena den, gero eta artzai gutxiago dago eta gero eta ardi gutxiago ere.
Eta neri, gazta gero eta gehiago gustatzen zait. CAPRICE des DIEUX. Ona eta merkea.
Hau panorama! Askotan egoten naiz pentsatzen, Joxetxo begira balego…. bera bakar bakarrik joan zen Ameriketara eta nola moldatu zen. Bakar bakarrik atera zen aurrera, Kalifornia osoa erosi zuen, errez esaten da. Agian pertsona pribilegiatua zen, seguraski burmuin berezia izango zuen.
Talentua ez da Salamancan erosten. Beno, ez Salamancan eta ez inon ere, hemen ikusten dugu egunero, Komite oso bat dago eta ez dira gai, hemengo arazoak konpontzeko.
Egia da, Enparantza hau ez dela txori kaka. Oso leku txikian bilioi pila mugitzen dira
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : "ARTXIPIREN" URTEBETETZEA

HIRU ATXILOTU


Beno Udaletxean eta Enparantzan eta non ez? Gaur ezin da ezagutu gure txokoa.
Gauzak dauden bezela, badirudi bilera oso beroa izango dela, ikusiko dugu.

-- Egun on denoi. Hasiko gaituk bilera, explikatzen nola izan zen lehengo eguneko pasadizoa.
-- Joxe Mari, Udaltzainak ez dituk Komiteko kideak, beraz alde egin beharko ditek hemendik.


Koldo Elizasu bertako abokatua da eta ongi esagutzen du araudia. Eskaera, legez oinarritua dagoenez, atera egin behar izan dute.

-- Lehengo egunean gertatu zena, oso garrantsitzua izan huken Enparantzarentat eta baita ere Sozialismo Aberatsarentzat. Milioi bat haur saldu dizkiagu dagoeneko, hori Ekologi berriarentzat egundoko bultzada duk. Gure Klinikak badik lana urte batzutarako eta normala den bezela, Lau Haizetako langileei, kale garbitzaleei eta Udaltzainei, altxa egin diet soldata. Hemendik aurrera, hirurogei ta hamazazpi mila dolar irabaziko ditek hilero. Nere ametsa duk, gure langileen soldata zazpirehun mila dolar izatea hilero, eta iritsiko gaituk martxa honetan. Eta beste ametsa, Enparantzako kale garbitzaile batek, Bilboko Banketxeko buruak baino, zazpi aldiz gehiago irabaztea hilero.
-- Hire ametsa duk, Txurreroen Enparantza suntsitzea eta Sozialismoa lupertazea.
-- Hi nor haiz neri hitza kentzeko!
-- Ni Koldo Elizasu nauk, Txurreroen Enparantzako Abokatua eta Komiteko kidea eta eskubide osoa diat hiri akusatzeko, haurren trafikoa egitea.

-- Hori ez duk egia, hemen ez zegok haurren trafikoa, saldu egin ditugu, gehiago ordaindu duenari.
-- Eta hori duk hire Sozialismoa? Estatu Batuetako dirudun handi hoieri haur guztiak saltzea ? Bolibiako baserritar batek ez ahal dik Enparantzan haur bat erosteko eskubiderik?
-- Bai, eskubidea badik, baina ez dik dirurik eta dirurik gabe ez zegok bizirik Enparantzan. Dirua duk biziaren odola. Gu zenbat eta aberatsagoak gaituken hobe, bai guretzat eta bai besteentzat, orduan Sozialistagoak izango gaituk, gehiago edukiko diagu banatzeko.


Koldok ez du onartzen Alkatearen planteamentua, aspalditik datorren kontua da. Badirudi alde egiteko asmoa duela.

-- Hik dena lotzen duk diruarekin. Sozialismoa ez duk dirua, duk sentimendu bat ideologi bihurtzen dena. Sozialismoa Maitasuna duk. Txikiari, txiroari, eta behar duenari maitazea. Besteari maitatzea.
-- Sozialismoa duk Enparantzan dagoena. Mundu honetan, non irabazten dik langile batek, hirurogeita hamazazpi mila dolar hilero? Non ? Txurreroen Enparantzan, eta beste inon ez.


Alkatea berotu da, gaur ez dago berogailua piztu beharrik.

-- Zuek ez duzue ezer ulertu, nik explikatu dizuet mila aldiz. Gure programa hamar mila urterako egina zegok. Hemendik aterako diren haurrak, mila urte baino lehenago, Mundua manejatuko ditek, eta orduan, Mundua egongo duk pertsonen eskuetan. Hortara iritsi behar diagu.
-- Gu ez gaituk inora iritsiko,
- falta zena sartu da saltsan, Luis Mari Ralla – hire planteamentuak jarraitu ezkero, Mundua ez duk gramo bat aldatuko.
-- Guk aldatuko diagu Mundua, Sozialismo Aberatsean sinisten dugunok, baikorrak garenok, langileak garenok, ez zuek bezela, egun osoa kritikatzen pasatzen duzutenek; horretarako balio duzue Komunistek, kritikatzeko,eta beste ezertarako ez. Kaka egiten hasi eta berakua egiten duzue.
-- Gu ez gaituk Komunistak eta hi ba haiz lotsagabea.


Joxe Marik atea ireki du eta bapatean, hamar Udaltzain sartu dira.

--Atxilotu bi horiek!!.

Udaltzainek Koldo Elizasu eta Luis Mari Ralla atxilotu dituzte. Hau bai dela momentu larria.
Ez nuen inoiz pentsatu, egoera honetara iritsiko zenik Enparantzako Komitea.

-- Labaka Jauna nora eramango ditugu?
-- Refugio atomikora. Oilotokien ondoan, bazegok gela bat utza, eta bertan sartu. Ah, hori ere eraman. Horrek ere, badik premi ederra lasaitzeko.

Ixabel Uzkiano atxilotu dute. Ze fuertea!!
Enparantzako Kimika atxilotu du Alkateak! Ez dakit zer esan, hitzik gabe gelditu naiz.
Eta ez naiz bakarra, Komiteko kideak, hemen gelditzen direnak, aho zabalik daude.
Inork ez zuen espero horrelako neurririk hartuko zuenik Alkateak; hiru pertsona atxilotu ditu bapatean.

-- Joxe Mari, hi hemengo Alkatea izango haiz, baina egin dekena zerrikeri ikaragarria duk. – Itziar Uzkiano ausartu da hitzegitera – Nere ahizpa atxilotu duk, inongo motiborik gabe.
-- Hire ahizpa zegok gure aurka, ez din onartzen gehiengoak erabakitzen duguna.


Alkatearen hitzak ez dute izan oso harrera ona.

-- Enparantzako Abokatua atxilotu duk – Jexus Mari Atorrasagastik sartu dio hatza begian – hori oso larria duk. Hori ez dik hemendik atera behar, bestela Enparantza oso leku txarrean geldituko duk.
-- Zergatik geldituko duk leku txarrean?
Alkatea ikuituta dago, nabarmentzen da.
-- Motiborik gabe atxilotu dekelako eta gainera Abokatua duk.
-- Lotasagabea deitu zidak!
-- Berak ez dik deitu.
-- Nere senar ohiak deitu dik, baina hori ez duk arrazoi bat atxilotzeko.


Estherren hitzak derrigortu dute Alkatea erabaki bat hartzera.

-- ASKI DA !! Baniek nere baserrira, bakarrik egon behar diat egun batzuetan.

------------------------------------------------------------------------------------------------- HAMAHIRUGARREN ATALAREN AMAIERA

UDALTZAINEN ORDUA


Sekreto txiki bat esango dizut lagun, ez dakizu zenbat botatzen dudan faltan Patrixi!
Euli hori eta Euli denak nere bizian sartuta daude. Lapurdiko ilunpeak eta hegohiazeak, sartuta dauden bezelaxe.
Amorratzen nago beste aldera joateko, hantxe ikusiko dut nere lagun zaharra, Xaian, edo Biriatun edo non nahi, berdin zait, garrantsitzuena da ikustea.
Joateko gogoa ba daukat, baina ez da nahikoa, hemen jarraitu behar dut oraindik. Ezin dut alde egin, mundu osoa jakin behar du, txoko maitagarri honetan, abereen eta pertsonen etorkizuna jokoan dagoela.
Pertsonen etorkizuna Sozialismoan dago, ez dago beste irtenbiderik, baina ze Sozialismo, hor dago gakua.
Lehengo egunean, Anaiak tabernan egon nintzenean Txanpain piskat edaten, bertako langileak zalantzan jartzen zuten Alkatearen politika, Sozialismo Aberatsa erori egingo dela hamar mila urte baino lehenago esaten zuten.
Eta kuriosoa da, langile gehienak ados zeuden horretan, gero ordea, etorkizunean zer egin behar den alegia, hasten ziren eztabaidak.
Langile asko oso gustora dago Sozialismo Aberatsen aterkiaren azpian eta normala da, horrelakoak gara langileak, horrelakoak egin gaitu Abere berritxuak.
Abere berritxua trebea da indibiduoak egiten, bere interesak babesten.
Txapa piskat sartu dizut lagun eta orain aldatu behar dut txipa, orain jeitsiko gara hemengo errealitatera eta horrekin ez dut esan nahi, aipatu dudana ez dela errealitatea, noski dela egia, hemengo egia, gertatzen dena da, orain sartu behar dugula zehaztasunetan.
Egun batzuk ezkutatuta egon ondoren, gaur azalduko dira Komiteko kideak. Bilera bat proposatu dute, proposatu dute ezkertiarrak, Sozialismo Aberatsa kolokan jartzen dutenak. Alkateak ezin du galerazi bilera, ahal duena egin da, egin duena, Udaltzain pila jarri Udaletxean.
------------------------------------------------------------------------------------------------- hurrengo kapitulua : HIRU ATXILOTU